Naha Mint Seyyidi

kazetari mauritaniarra

Naha Mint Mohamed Lemine Ould Seyyidi (Boutilimit, XX. mendea2021eko uztailaren 24a) mauritaniar kazetaria izan zen, herrialdeko hedabideetan lan egin zuen lehen emakumea[1][2].

Naha Mint Seyyidi
Bizitza
JaiotzaBoutilimit (en) Itzuli, XX. mendea
Herrialdea Mauritania
Heriotza2021eko uztaila ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Bizitza

aldatu

Boutilimiten jaio zen. Autodidakta zen eta ez zuen goi-mailako ikasketarik egin[3].

Mauritaniako emakume kazetarien artean eta eskualde osoko emakume kazetari arabiarren artean aitzindaria zen[1]. 1960an Mauritaniak independentzia lortu ondoren herrialdeko irrati kate nazionala martxan jarri zenean, Naha Mint Seyyidi bertan lan egin zuen lehen emakumea izan zen. Geroago Mauritaniako lehen emakumezko telebista aurkezle ere bihurtu zen[4][5].

Naharen ahizpa gazteena, Khadaja, ere herrialdeko emakume kazetari aitzindaria izan zen. Biek Journal Télévisé en Français telebista katean lan egin zuten[3][6][5].

Aurkezle eta esatari gisa, Naha Mint Seyyidik eragin handia izan zuen Mauritaniako independentzia osteko istilu politikoan[7]. 1960ko hamarkadan sortutako Mauritaniako Emakumeen Goi Kontseiluko kide izan zen[8]. Mauritaniako Emakumeen Komunikabideetako Batasuneko ohorezko presidentea ere izan zen[9]. 2020an, erakunde horrek Naha Mint Seyyidi lehiaketa jarri zuen martxan, komunikabideetan emakumeekin lotutako gaiak nabarmentzeko eta azpimarratzeko[2].

Seyyedi Mauritanian hil zen 2021ean[10][11].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Frantsesez) Marsaud, Olivia. «La Mauritanie au féminin» Afrik.com 2021-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  2. a b (Arabieraz) «الإعلان عن إطلاق النسخة الأولى من مسابقة "الناها منت سيدي" للإعلام وقضايا المرأة» Tawassoul 2020-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  3. a b (Frantsesez) «Naha Mint Seyyidi» Maurifemme 2016-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  4. (Frantsesez) «M. Mohamed Said Ould Hamody à l'occasion du cinquantenaire de l'indépendance: «L’obstacle majeur au moment de l’indépendance, c’était le manque d’infrastructures de base»» Agence Mauritanienne D'information 2010-11-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  5. a b (Frantsesez) Traoré, Mariya Ladji. (2015). «La femme mauritanienne fortement présente dans le secteur de la presse, 20 ans après Beijing» Femmes et Médias au Maghreb 10: 2-3. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  6. (Frantsesez) Barrada, Mohamed Fouad. «Visages de femmes mauritaniennes» La Tribune 2010-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  7. (Frantsesez) «Naha Mint Seyidi : La speakerine qui a fait échouer le coup d’Etat de Kader» CRIDEM 2012-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  8. (Frantsesez) Daddah, Mokhtar Ould. (2003). La Mauritanie contre vents et marées. Karthala Editions ISBN 2811137653..
  9. (Frantsesez) «L'Union des femmes des médias de Mauritanie organise une cérémonie d'hommage pour certaines personnalités» Agence Mauritanienne D'information 2018-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  10. (Frantsesez) Bamba, Oumlbenina Mint. «Mauritanie : décès de la reine de la télévision locale et de la radio nationale» Es-Sada 2021-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  11. (Frantsesez) «Le Bureau Exécutif du SJM présente ses condoléances suite au décès de la Doyenne Naha Mint Seyidi» Agence Alwiam d'informations (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).

Kanpo estekak

aldatu