Nagore Laffageren hilketa

Nagore Laffageren hilketa Iruñean 2008ko uztailaren 7an izandako 20 urteko irundar neska gazte baten hilketa izan zen, oihartzun mediatiko zabala eta gizarte erreakzio bizia eragin zituena.

Nagore Laffageren hilketa
Irudia
Motaerailketa
Data2008ko uztailaren 7a
KokalekuIruñea
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak1

Gertaerak aldatu

Sanfermin jaietan murgildurik, hilketaren egunean bertan Nagore Laffage gazteak José Diego Yllanes Vizcay medikuntza ikasketak bukatzen ari zen gaztea ezagutu eta berarekin harremanetan hasi ondoren, Yllanesen gurasoen etxera joan ziren elkarrekin; bertan Nagore Laffagek Yllanesekin sexu harremanak izateari uko egin ondoren, Yllanesek neska gaztea kolpatu, ito eta erail zuen. Hiltzaileak gorpuari hatzamar bat kendu ondoren, gorpua Erroibar ibarreko paraje batean ezkutatu zuen. Hilketaren egun berean gorpua aurkitu eta Yllanes atxilotua izan zen. Epaiketa herri-epaimahai batek ebatzi zuen 2009 urtean, Yllanesi 12 urte eta erdiko kartzela zigorra jarriz.

Hiltzailaren kaleratzea aldatu

Nahiz eta 12,5 urteko espetxe zigorraren kondena jasan, 2011an espetxetik lehenengo irteera baimena jaso zuen[1] eta 2017rako Yllanes, Zuerako espetxean hirugarren graduarekin, kalean zegoen (espetxera bakarrik gauean joan behar zuen) eta, prentsak horrela salatuta, Zaragozako klinika batean, Carlos Chiclana doktorearen kontsultan alegia, lanean zegoen; klinikaren webgunean mediku bezala agertzen zen.[2]

Nagore dokumentala aldatu

Helena Taberna zinemagile nafarrak 2016an Nagore dokumentala zuzendu zuen. Bertan Nagore Laffageren hilketa bortitza azaldu zuen. Lanean Asun Casasola Nagoreren amak dokumentalean parte-hartze handia izan zuen. Biktimaren senide zein lagunen testigantzak jasotzen ditu lan honek, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, besteak beste. [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu