Nafarroako Hermandadeak
Nafarroako Hermandadeak Nafarroan historian zehar egituratu ziren bi antolakunderi dagokio. Nafarroako Erresumaren babesa, muga aldeko gaiztaginen aurkako zapalkuntza izan ziren batzuen helburuak (Nafarroako eta Aragoiko erresumen arteko muga-herriek osatu zuten gisa honetako lehen ermandadea 1204. urtean, eta beste bat 1364. urtean, Nafarroako eta Gipuzkoa-Arabako mugetan dauden herrietan).
Besteen helburua eta handikien gehiegikerietatik babestea izan zen. Bigarren mota honetako ermandadeak osatu ziren han eta hemen Nafarroa osoan, XIII. mende bukaeratik aurrera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.