Zalditegia barruti itxi bat da, non, funtsean, zaldiak eta, batzuetan, baserriko beste abere batzuk gordetzen diren, bereziki zamariak. Zaldiak babesteko nahiz elikatzeko eta garbitzeko erabiltzen da. Ukuiluen antz handia du, baina ukuiluak baserri baten barruan dagoen edozein animaliarentzat dira.

Franz Adam margolariaren "zaldi-mutila" edo "Zalditegia".

HistoriaAldatu

Erdi Aroan garapen handia izan zuten Europan, zaldiak erosi eta alokatu ahal izateko lekuak izanik, hirietan zein landa eremuan ezarri ziren.

Arkitektura aldetik ez ziren diseinu osagai nagusi bihurtu XVIII. mendearen erdialdera arte, zerbitzu hori behar zuten jauregi handiak eraiki zirenean Europa osoan.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu