Nabiha Syed

zuzenbidean lizentziadun estatubatuarra, Mozilla Fundazioko zuzendari exekutiboa 2024ko maiatzetik

Nabiha Syed zuzenbidean lizentziadun[1] eta AEBetako teknologia-exekutiboa da. Syed The Markup-eko zuzendari exekutiboa izan zen, datuetan oinarritutako bitartekoen enpresa.[2] Forbes aldizkariak honela deskribatu du: "adierazpen-askatasunaren inguruan sortzen ari diren abokatu onenetako bat".[3] 2023an, NAACPk Syed eskubide zibil digitalen lider eraldatzaile izendatu zuen.[4] 2024ko maiatzaren 15ean, Mozilla Fundazioko zuzendari exekutibo bihurtu zen Nabiha Syed.[5]

Biografia

aldatu

Pakistandik AEBra emigratu zuten gurasoengandik jaio zen Syed.[6] Syedek, Yale Law Schooleko Media Freedom and Information Access klinika legala fundatu zuen, Yale unibertsitate horretan ikasi zuen eta irakasle bekadun ibili zen.[7]

Difamazioaren, pribatutasunaren eta albisteen egiazkotasun kontuak biltzen zituen gaien buru izan zen BuzzFeed munduko komunikabideen enpresan. BuzzFeed horretan baino lehen, Syed New York Timesen aritu zen. Columbiako Unibertsitateko Kazetaritza Graduatu Ondoko Eskolan eta New Yorkeko Askatasun Zibilen Batasuneko, Prentsa Berriko eta Prentsa Askatasunerako Erreportarien Batzordean irakasle laguntzaile ere bada Syed.[8][9][10] Yale Law Journal[11] eta Vanity Fair aldizkarietan bere lan batzuk nabarmendu dira.

Nabiha Syeden gidaritzapean, The Markup horrek ikerketa bat argitaratu zuen, eta, horren arabera, Estatu Batuetako 100 ospitale ustez hoberenen herena Facebook-ekin partekatzen ari ziren pazienteen datu pertsonalak. Horren ondorioz, sare sozialen konpainia eta tartean diren hainbat ospitale auzitara eraman ziren Aseguru Medikoaren Eramangarritasun eta Kontu Emate Legea urratzeagatik.[12]

Jasotako aintzatespen batzuk

aldatu

2016. urtean, New York Law Journalek "40 Under 40 Rising Star" izendatu zuen.[13]

2017an, International Bar Association-eko Gazte Sarirako finalista izan zen.[14]

2018an, Prentsa Askatasunerako Kazetarien Batzordearen Rising Star inaugurazio-saria jaso zuen Syedek.[15] Urte horretan bertan, Nabihak Prentsa Askatasunari buruzko Hitzaldia eman zuen Harvardeko Kennedy Eskolan.[16]


2022an, FastCompanyk adierazi zuen The Markup zela konpainia berritzaileena, Syed-en gidaritzapean.[17]

2023an, NAACPren Eskubide Zibilen Sari Digitala jaso zuen.[18]


2024ko maiatzaren 15ean Mozilla Foundation-ek zuzendari exekutibo izendatu zuen.[19]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Nabiha Syed | Yale Law School» law.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-21).
  2. «The Markup Moves Forward – The Markup» themarkup.org.
  3. Morales, Miguel. «Nabiha Syed, 28 - pg.24» Forbes.
  4. (Ingelesez) «NAACP and The Archewell Foundation Announce the 2023 Digital Civil Rights Award Recipient | NAACP» naacp.org 2023-02-27.
  5. (Ingelesez) «Why I’m Joining Mozilla as Executive Director | The Mozilla Blog» blog.mozilla.org.
  6. (Ingelesez) «Can We Fix What's Wrong with Social Media?» Yale Law School August 3, 2022.
  7. (Ingelesez) «Media Freedom and Information Access Practicum Looks to Increase Government Transparency and Support the Public's Right to Know - Yale Law School» law.yale.edu.
  8. (Ingelesez) «Board of Directors | New York Civil Liberties Union | ACLU of New York» www.nyclu.org 2006-12-30.
  9. (Ingelesez) «Board of Directors» The New Press.
  10. (Ingelesez) «Ted Boutrous and Nabiha Syed join Reporters Committee board» The Reporters Committee for Freedom of the Press 2020-05-12.
  11. Syed, Nabiha. Real Talk About Fake News: Towards a Better Theory for Platform Governance. .
  12. (Ingelesez) «Speaking Truth To Power, With The Markup's CEO Nabiha Syed» AdExchanger 2022-08-16.
  13. (Ingelesez) «NYLJ Rising Stars 2016: Nabiha Syed» New York Law Journal.
  14. (Ingelesez) IBA. «IBA - Outstanding Young Lawyer of the Year Award» ibanet.org.
  15. (Ingelesez) «Yale-Nabiha Syed '10 Honored by RCFP IBA -» Yale Law School.
  16. (Ingelesez) «Nabiha Syed: 2018 Salant Lecture on Freedom of the Press» Shorenstein Center 2019-01-10.
  17. Visram, Talib. «This news outlet is exposing Big Tech's practices by building its own tech tools» Fast Company.
  18. (Ingelesez) «NAACP and The Archewell Foundation Announce the 2023 Digital Civil Rights Award Recipient | NAACP» naacp.org 2023-02-27.
  19. (Ingelesez) «Why I’m Joining Mozilla as Executive Director | The Mozilla Blog» blog.mozilla.org.
  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.