NGC 7662 (batzuetan Elur-Bola Urdinaren Nebulosa edo Caldwell 22 deitua) Andromeda konstelazioan dagoen nebulosa planetario bat da. NGC 7662 ohiko nebulosa planetario bat da astronomo afizionatuentzat. Teleskopio txiki batekin izar baten antza duen objektua ikusiko da, hodei txiki batekin bere inguruan. 6 hazbeteo teleskopio batekin eta 100x handipenarekin ikusiko da disko hori urdina dela, eta handiagoa den teleskopio batekin kolore ugari aurkituko dira bere barrenean.

NGC 7662
Behaketa
Distantzia Lurretik1.962 pc
Itxurazko magnitudea (V)8,3 eta 9,4
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1784ko urriaren 6a
Gorriranzko lerrakuntza0,000714
KonstelazioaAndromeda
Abiadura erradiala−12,2 km/s
Igoera zuzena351,47333 °
Deklinazioa42,535 °
Izendapenak

Bere zentroan duen izarra O motako izar bat da[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) González-Santamaría, I.; Manteiga, M.; Manchado, A.; Ulla, A.; Dafonte, C.; Varela, P. López. (2021-12-01). «Planetary nebulae in Gaia EDR3: Central star identification, properties, and binarity» Astronomy & Astrophysics 656: A51.  doi:10.1051/0004-6361/202141916. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).

Kanpo estekak

aldatu