NGC 7027 Cygnus konstelazioko nebulosa planetario bat da, Lurretik 3000 argi-urte ingurura dagoena.

NGC 7027
Behaketa
Distantzia Lurretik3.000 ly
Itxurazko magnitudea (V)9,68, 10,9, 12,05 eta 9,1
AurkitzaileaÉdouard Stephan
Aurkikuntza-data1878
Aurkikuntza-lekuaMarseillako Behatokia
KonstelazioaCygnus
Abiadura erradiala8,9 km/s
Igoera zuzena316,7561042 ° eta 316,7573 °
Deklinazioa42,2362556 ° eta 42,2361 °
Izendapenak

Hubble espazio teleskopioarekin hartutako irudia izar baten agoniaren erregistroa da. Hasieran, izarraren kanpoko geruzen kanporatzea, erraldoi gorri bat zenean, erritmo geldian egin zen, forma esferikoko hodei zentrokideak sortuz.[1] Hau, geratzen ziren geruza guztien azken kanporatzearekin amaitu zen, irudiaren barne alderik distiratsuenak sortuz, esferarik gabeko hauts-lainoak sortu zituen gertaera batean. Izarretik geratzen dena nano zuri bat da, nebulosaren erdian puntu zuri bat bezala agertzen dena.

1878an aurkitu zuen Edouard Jean-Marie Stephanek.

2019an, Stratospheric Observatory For Infrared Astronomy (SOFIA) behatokiak helio hidruroaren (HeH+) molekula detektatu zuen NGC 7027an, naturan lehen aldiz.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu