Mystery Men
Mystery Men (euskaraz Gizon Misteriotsuak) 1999ko Kinka Usher frantziar zinema zuzendariaren umorezko superheroi filma bat da. Bertan, William H. Macy, Ben Stiller eta Hank Azaria aktoreek nahiko xelebreak diren eta inongo superbotererik ez duen superheroi hirukote galtzaile bat antzeztu zuten.
Filmak superheroien generoa eta topikoak umore eta ironiaz ez ohiko ikuspuntu batetik jorratzen ditu.
Argumentua
aldatuGizaseme zintzo, prestu eta langileen bizilekua den Champion City hiri populatu eta zaratatsuan, edozein gizon arruntak superheroi bilakatzea amets egin dezakeen lekua da. Roy (Ben Stiller) txatartegi batetako etorkizunerik gabeko lan batean dabilen gizon bat da, Jeffrey (Hank Azaria) bere amarekin bizi eta egun osoz bere logelatik atera gabe bizi den gizon bat da, Eddiek (William H. Macy) bere familiaren babesa izatea amesten du, baina bere semeek iseka eta emazteak errieta egiten dio. Egunez denak ohikoa eta arrunta dirudi, baina gauez Roy, Jeffrey eta Eddie hirukotea kaleetan superetsaien bila doazen Mr. Haserrekoi, Raja Urdina eta Palaria superherioetan bilakatzen dira, nahiz eta hiruetako bakar batek ere superbotererik ez izan.
Aktoreak
aldatu- Ben Stiller: Mr. Haserrekoi
- William H. Macy: Palaria
- Hank Azaria: Raja Urdina
- Kel Mitchell: Mutil Ikustezina
- Paul Reubens: Umoretxar
- Janeane Garofalo: Bolajokalari
- Wes Studi: Esfingea
- Geoffrey Rush: Casanova Frankenstein
- Eddie Izzard: Tony P.
- Prakazrel Michel: Tony C.
- Artie Lange: Gorri Handia
- Lena Olin: Anabel Leek doktorea
- Greg Kinnear: Kapitain Harrigarria/Lance Hunt
- Ricky Jay: Victor Weems
- Tom Waits: A. Heller doktorea
- Claire Forlani: Monica
- Dane Cook: Hitzontzi
- Doug Jones: Lapitz Burua
- Dana Gould: Urgarbitzaile
- Michael Bay eta Riki Rachtman: Anaikidetza Mutilak
Kanpo estekak
aldatu- Mystery Men filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)