Ireki menu nagusia

Musua (Klimt)

Gustav Klimten margolana

Musua Gustav Klimt austriar margolariaren koadroa da, 1907 eta 1908 bitarte margotu zuena. Olioa pintura mihise gainean eta urre-hostoak mihise gainean teknikak erabili zituen eta gaur egun Vienako Belvedere jauregian gordetzen da. Klimten urrezko aroari dagokion koadroa da eta bere lan guztietatik nabarmenetakoa.

Musua
The Kiss - Gustav Klimt - Google Cultural Institute.jpg
Jatorria
Sortzailea Gustav Klimt
Sorrera-urtea 1907
Jatorrizko izenburua Der Kuss (Liebespaar)
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura, Urrebitsa eta mihisea
Zabalera 180 zentimetro
Altuera 180 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Deskribapena
Kokapena
Lekua Belvedere Galeria
Bilduma Belvedere Galeria
Inbentarioa 912
Historia
Erakusketak Europeana 280

Uste da modelo bezala bere burua eta haren neska laguna, Emilie Flöge erabili zituela.[1].


KoadroaAldatu

Koadroan elkar musukatzen ari den bikote bat azaltzen da, beren gorputzak aski estaliak dauden bi kapekin, bata laukizuzen beltzez eta zuriez ornitua, indarraren eta gizontasunaren sinbolo, eta bestea, biribil koloredunez eta lorez ornitua, emakumea irudikatzen duena, belauniko eta begiak itxita dituena. Bikotez lorez betetako zoru baten gainean irudikatzen da eta badirudi emakumea bertan sustraitua dagoela. Uler daiteke hortaz, emakumea dela bizitza ematen duena eta maitasuna luzaroan finkatzen duena. Maitaleak eztei jantziak dituzte, ezer gerta ez dakikeela dirudi eta hala ere amildegi baten aurrean daudela dirudi. Koadroa hainbat modutara interpretatu daiteke: bai bikotea amildegi baten ertzean egotea estasiaren irudikapen gisa, bai maitasuna hauskorra dela irudikatzea, eta beraz, haustear dagoen bikote bat azaltzea.

ErreferentziakAldatu

  1. Gilles Néret, Gustav Klimt 1862 – 1918. Le monde comme une forme féminine, TASCHEN, Cologne, 2011