Museoa (telesaila)

Galeserazko telesaila

Museoa (galeseraz, Yr Amgueddfa) galeserazko telesail bat da, Fflur Dafydd eleberrigile galestarrak sortu eta idatzia eta Boom Cymru ekoiztetxe galestarrak ekoitzia. Bi denboraldi ditu, lehena 2021ekoa, eta bigarrena 2022koa, seina atalekin. BAFTA Cymru saria irabazi zuen 2022an.[1]

Museoa (telesaila)
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagalesa
Jatorrizko herrialdeaGales
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Zuzendaritza eta gidoia
Gidoigilea(k)Fflur Dafydd
Antzezlea(k)
Steffan Cennydd
Nia Roberts
Steffan Rhodri
Sharon Morgan
Mali Tudno Jones (en) Itzuli




[[Kategoria:Mali Tudno Jones (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea S4C
Hasiera-data2021eko maiatzaren 30a
IMDB: tt14551712 Edit the value on Wikidata
Cardiffko Museo Nazionala

Bi denboraldiak euskarara bikoiztu eta Primeran plataforman eskaini ziren 2024tik aurrera.

Sinopsia

aldatu

Telesailaren istorioak Cardiffko Museo Nazionala du ardatz eta suspentse eta thriller psikologiko osagaiak ditu.

Dela Howells (Nia Roberts) Cardiffko Museo Nazionaleko zuzendari nagusi postura igo berri duten adin ertaineko emakume bat da, bi seme-alaba nagusiren ama, baina aldi berean lan-ibilbide arrakastatsua duena eta, itxuraz, familia-bizitza perfektua ere baduena. Hala ere, telesaileko ataletan zehar, ezkutuan hainbat sekretu ere badituela ikusiko da, eta sekretu horiek argitara ateratzen hasiko dira

Postuaz jabetzeko egiten den gala handi batean, Caleb (Steffan Cennydd) izeneko mutil gazte bat ezagutuko du, bere seme gay Danielen (Samuel Morgan-Davies) gonbidatu gisa agertzen dena. Emakumea guztiz liluraturik gelditzen da mutilarekin eta ondoko egunetan maitasun-harreman sutsu bat hasiko dute. Baina Calebek arrazoi ilunak ditu harreman hori berarekin edukitzeko, eta mutila nolabait kontrolatzen duen norbait dago itzalpean. Dela harreman horretan inplikatzen den neurrian, onartzen hasten da bere bizitza ez dela berak zioen bezain arrosa kolorekoa. Pitzadurak daude bere familia-bizitzan, senarrarengandik urrunduta dagoela eta seme-alabentzat amarik onena ere ez dela izan hasten da pentsatzen.

Museoa bera eszenatoki soil bat baino gehiago da; telesaileko beste pertsonaia bat bihurtzen da. Artelan eta objektu historikoz betetako korridore eta galeriek etengabe oroitaraziko dituzte ezkutuko hainbat sekretu eta kontatu gabeko hainbat istorio, artearen faltsifikazioarekin eta lapurtutako artelanekin zerikusia dutenak. Klaustrofobia eta misteriozko geruza bat gehitzen du museoaren atmosferak, berehalako arriskuaren sentsazioa areagotuz.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Nightmare at the Museum work. (Noiz kontsultatua: 2023ko urtarrilak 19).

Kanpo estekak

aldatu