Museo Virtual de la Mujer Combatiente
Museo Virtual de la Mujer Combatiente (MVMC) Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen 3.400 emakume borrokalariei buruzko gune historiko, bisual eta hezigarria eskaintzen duen plataforma bizia da.[1][2][3]
Proiektua
aldatuMuseoa 1936an Espainiako Estatu Kolpearen aurka matxinatu ziren emakumeei buruzko ikerketa eta dokumentazio proiektu baten ondorioa da eta Gerra Zibilaren urteak hartzen ditu kontuan, hau da, 1936tik 1939ra.[4]
Proiektua Gonzalo Berger eta Tània Balló Colell-en zuzendaritzapean garatu da eta Mónica Jato eta Alison Ribeiro de Menezes ikertzaileen laguntza izan du ere.[5][6] Horrez gain, Emakumeen Institutuaren, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren eta Rosa Luxenburgo Fundazioaren babesa izan du.
Emakume borrokalariak
aldatuGerran maila sozial, adin eta ideologia anitzetako emakumeek hartu zuten parte, besteak beste, anarkista, komunista, sozialista eta errepublikanoenak ziren. Geografikoki, biztanle gehien zituzten hirietatik zetozen (Madril, Bartzelona). Emakumeak militarizatu ondoren, ofizial edo ofizialorde mailara iritsi ziren. Izan ere, bost komisario, bi komandante, hamahiru kapitain, hogeita sei teniente, lau alferez, sei sarjentu eta lau kabo izan zirela onartzen da.[7]
Euskal milizianoak
aldatuIkerketak Euskal Autonomia Erkidegoko 240 emakume eta Nafarroako beste 11 emakume dokumentatu ditu. Horietako batzuk ezagunak dira, Kasilda Hernáez adibide, beste batzuk ordea ahanzturan geratu dira, hala nola, Crescencia Almeida Erro, Mercedes López Cotarelo, Pilar Valles Vicuña, Gavina Viana Viana, Aurora Arnaiz, Francisca Romana Halzuet eta Higinia Luz Ayestaran.[3]
Funtsak
aldatuMuseoak espainiako artxiboetatik zein nazioartekoetatik lortzen ditu funtsak, baita erkidego, probintzietako edo udal artxiboetatik, eta senideen edo pribatuak diren artxiboetatik. Horiei esker, Espainia osoko 3.400 emakume borrokalari baino gehiago dokumentatu ahal izan dira, datuak modu kolektiboan eta indibidualean aztertuz. Horri esker, gerran izandako esperientziak eta emakume borrokalari bakoitzaren biografiak berreraiki ahal izan dira.[8][3]
Irudiak
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Abre el Museo Virtual de la Mujer Combatiente, un portal para conocer la historia de las mujeres en la guerra civil» www.publico.es.
- ↑ MINISTERIO DE LA PRESIDENCIA, RELACIONES CON LAS CORTES Y MEMORIA DEMOCRÁTICA. .
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2023-04-17). «Un museo para todas las milicianas» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
- ↑ «El Museo Virtual de la Mujer Combatiente recoge la vida y el legado de las mujeres que fueron al frente durante la Guerra Civil española - Archivo - Archivo de noticias (UPF)» www.upf.edu.
- ↑ Conferencia “Combatientes: milicianas y mujeres soldado en la Guerra de España. El proyecto Museo virtual de la mujer combatiente (MVMC)” – GEHiGue. .
- ↑ «"Combatientes: milicianas y mujeres soldado en la Guerra de España": Conferencia | Instituto de Historia Argentina y Americana "Dr. Emilio Ravignani"» ravignani.institutos.filo.uba.ar.
- ↑ rpssg. (2021-04-14). «Milicianas y mujeres soldado: retrato de las combatientes. Gonzalo Berger (Creador del Museo Virtual de la Mujer Combatiente)» Republicanos Segovia.
- ↑ «Salud, República y Memoria» Combatientes 2021-04-12.