Musa Partiako erregina izan zen K.a. 2 eta 4 bitartean. Flavio Josefok Thermusa deitua, Augusto erromatar enperadoreak, Praates IV.ari ohaide bezala eman zion esklabo italiar bat zen, Marko Lizinio Krasok K.a. 53ko Carrhaeko guduan galdutako arranoak itzultzeagatik ordain bezala.

Musa (Partia)

Partiako Erregina ezkontidea

K.a. 20 - K.a. 2
Shahanshah

K.a. 2 - 4
Bizitza
JaiotzaItalia, K.a. 46
HerrialdeaPartia
HeriotzaErromatar Inperioa, I. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Praates IV.a
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta subiranoa

Praates IV.aren gogokoena bihurtu zen, eta bere emazte legitimo bihurtu zuen "Musa jainkosa" izenpean. Bere seme Praates V.a, Praatazes modu txikigarrian deitua, izendatu zuen oinordeko bezala. Praates IV.a, bere beste semeak Erromara bahitu bezala bidaltzeko konbentzitu zuen. Etsai guztiak jada jokoz kanpo zeudelarik, Musak eta bere seme Praates V.ak, Praates IV.a erregea pozoitu eta hil zuten, eta erregetza hartu zuten K.a. 2an. Euren txanponetan elkarrekin agertu ziren, eta, dirudienez, elkarrekin gobernatu zuten Partia.

Flavio Josefok dioenez, Musa, bere seme Praates V.arekin ezkondu zen, eta hau, partiarrentzat onartezina zenez, matxinatu eta tronutik kendu zituzten, koroa, Orodes III.ari emanez, (denbora gutxiz gobernatu zuena, 6rarte bakarrik).