Murdoch Mysteries (euskaraz Murdochen Misterioak) Kanadako detektibe telesail bat da. Maureen Jennings idazlearen eleberrietako pertsonaietan oinarritua dago. 2008ko urtarrilaren 20tik aurrera Citytv (1-5 denboraldiak) eta CBC (6. denboralditik aurrera) kateetan aireratu da.

 Murdoch Mysteries
Jatorria
IzenburuaMurdoch Mysteries
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaKanada
Sasoi kopurua17
Atalak287
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoapolizia prozesala eta historical fiction (en) Itzuli
Iraupena45 minutu
Antzezlea(k)
Yannick Bisson (William Murdoch (en) Itzuli)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Citytv (en) Itzuli
Hasiera-data2008ko urtarrilaren 20a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaToronto

cbc.ca…
IMDB: tt1091909 Filmaffinity: 166375 Allocine: 3919 TV.com: shows/murdoch-mysteries Netlix: 70143861Edit the value on Wikidata

XIX. mendearen amaieran, Kanadako Ontario prbintziako Toronto hirian girotuta dago.

2016ko maiatzetik aurrera Hego Euskal Herrian ETB2an arratsaldeko 14:30-15:30 artean gaztelaniaz aireratzen da.[1]

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1895, Toronto. William Murdoch (Yannick Bisson) polizia inspektorea bere garairako gizon aurreratua da. Murdochek hiriko misterio handienak ikertzen ditu, betiere orduko gizartearentzat berriegiak ziren metodoak erabiliz, besteak beste, hatz-aztarnak ikertu eta egiaren makina erabiltzen du. Horretan, Murdochek bere nagusia den Brackenreid inspektorearen (Thomas Craig) babesa izango du.

Horrez gain, protagonistaren bizitza pertsonala ere azaleratzen da. Murdochek Brackenreid inspektorearen babesean egingo du. Atal bakoitzean lakindeen arteko adiskidetasun harremanak, maitasun harremanak eta garaiko gizarteko gora-beherak kontatu dira.

Murdochek inguruan lan-talde oso hurbila du. Tartean, berarekin Julia Ogden (Hélène Joy) patologoak egiten du eta ikerketarako grina partekatuko dute. Eurekin batera George Crabtree (Jonny Harris) elkarlanean dute, gizon lehiatsua da, baina oraindik ez du eskarmentu handirik. Oso baliotsuak dira biak, Murdochi Victoriar Aroko gizarte horretan jazotzen diren gertaera ilunak ikertzeko laguntza handia emango diote.

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu