Munich (kirol oinetakoak)
Munich, Kataluniako oinetako enpresa ekoizle bat da. Marka honen ikurra X bat da. Urtero 850.000 oinetako pare inguru ekoitzi ohi ditu, horietatik %46a kirol arlorako eta gainontzeko %54a modarako.
Munich (kirol oinetakoak) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa, Enpresa pribatua, Famili enpresa eta denda-katea |
Jarduera sektorea | jantzigintza |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sociedad limitada unipersonal |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 52.600.000 € (2022) |
Historia | |
Sorrera | 1939 |
Sorlekua | Sant Boi de Llobregat |
webgune ofiziala |
1939an Luís Bernedak Sant Boi de Llobregat udalerrian sortu zuen eta gaur egun Capellades udalerrian egoitza nagusia du. Kirol askotarako oinetakoak egiten ditu, tartean, errugbia, areto futbola, eskubaloia eta boxeoa.