Multicast

Telekomunikazio-sare batean, mezu bat aldi berean hainbat hartzaileri igortzeko transmisio-teknika
Multidifusio» orritik birbideratua)

Multicast edo multidifusioa edo komunikazio helburuanitza, konputagailu-sare batean, aldi berean, igorle bakarretik hainbat hartzailera komunikazioa gauzatzea da, horretarako estrategiarik eraginkorrena erabiliz. Unicast motako komunikazio baten ez bezala kopia bakarra bidaltzen da eta nodo bakoitzean mezua behin bakarrik birbidaltzen da eta kopiak sortzen dira soilik loturak zatitzen direnean.

Helburuaniztasuna lortzeko bideak aldatu

Sareak ez du onartzen helburuaniztasuna
Helburuanitzeko bideak kudeatzeko gai ez diren bideratzaileak dituen sareak berez ezin du helburuaniztasuna onartu. Hau lortu daiteke, ordea, unicast konexioak erabiliz, bat igorle eta jasotzaile bikote bakoitzeko. Kasu honetan igorleak mezuaren hartzaile beste kopia bidali beharko ditu, eraginkortasuna ez delarik oso handia izango.
 
Sareak onartzen du helburuaniztasuna
Sareko bideratzaileak helburuanitzeko bideak kudeatzeko gai badira (M-bideratzaileak), multicast komunikazioa era arruntean egingo da. Igorleak mezuaren kopia bakarra bidaliko du eta kopiak sortuko dira soilik loturak bide ezberdinetan zatitzen direnean.
 

Talde helburuanitzak aldatu

Multicast komunikazioak talde helburuanitzetan gauzatzen dira. Talde hauetan konputagailu bakoitzak bi helbide ditu: bat unicast, eta multicast bestea. Unicast helbidea konputagailuaren beraren IP helbidea da. Multicast helbidea, aldiz, konputagailuak parte hartzen duen talde helburuanitzaren IP helbidea da.

Talde helburuanitzak edozein tamainakoak izan daitezke eta konputagailuak beren kabuz sartu eta irtetzen dira taldetik, horretarako IGMP protokoloa erabiltzen delarik. Igorleak ez daki nork jasotzen duen berak bidalitakoa, ezta ea inork jasotzen duen ere. Ez dago taldekideen zerrendarik, eta igorleek ez dute zertan taldeko partaide izan behar.

Helbide helburuanitzak aldatu

Talde helburuanitzen helbideak D klaseko IP helbideak dira, 224.0.0.0 eta 239.255.255.255 artekoak. Hau da, lehenengo 4 biten balioak 1110 dituztenak.

1

1

1

0

helburuanitzeko helbidea

Helbide hauek helburuko helbide bezala bakarrik erabili daitezke, eta hauetako helbide bakoitzak talde helburuanitz bat identifikatzen du, helbidearekin bidalitako mezua taldeko kide guztiei ailegatuko zaielarik.

Ikus,gainera aldatu


Erreferentziak aldatu

J. Kurose, K.W. Ross, Computer Networks, 3rd ed.

Kanpo estekak aldatu