Mulliez taldea
Mulliez taldea, frantsesez izen legala Association Familiale Mulliez (AFM) duena, Frantzian eratutako enpresa holding bat da. Francis Mulliezek sortu zuen 1955ean eta Barthélemy Guislain-ek zuzentzen du 2014az geroztik[1]. Frantziako enpresa talde boteretsuenetakoa da[2].
Mulliez taldea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta groupement d'intérêt économique (en) |
Jarduera sektorea | mass-market retailing (en) |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | Alexandre Mulliez (en) Arnaud Mulliez (en) Gérard Mulliez (en) Patrick Mulliez (en) Vianney Mulliez (en) |
Zeren jabe | Auchan, Adeo (en) , Agapes Restauration (en) , Boulanger (en) , Decathlon, Fashion Cube (en) , Phildar (en) , Alinéa eta Voltalia (en) |
Historia | |
Sorrera | 1955 |
Familia katoliko baten negozio multzo honek lema hau du: "Tous dans tout" (erran nahi baita: "(familiako kide) guztiak (negozio) guztietan"[3].
Negozioak eta markak
aldatuAFMren bidez, familiak honako enpresa hauek kontrolatzen ditu[4]:
- Adeo (% 85): burdindegia eta brikolajea. Eta era berean hainbat zerbitzuren jabe: Leroy Merlin, Bricoman, Bricocenter, Aki, Weldom, Kbane, Zodio.
- Agapes Catering zerbitzuak, eta jatetxe kateak, horien artean: Flunch, Pizza Paï (creado por Thierry Mulliez), Amarine, Les 3 Brasseurs, So Good, Salad & Co, Il ristorante.
- Cultura: Liburudenda eta kultura produktuakk. Mulliezen nagusiaren suhi Philippe Van der Weesen jabetzakoa den Sodival enpresaren bidez ustiatzen da[5].
- Decathlon (% 85)[3]: Kirol produktuen dendak, hainbat markarekin banatzen dituztenak produkuak: Domyos, Tribord, Quechua, Kalenji, Geologic, Géonaute, Inesis, Kipsta, Solognac, Fouganza, Wedze, Orao...
- Auchan (% 84) hipermerkatuak. Eta talde honen barruan beste distribuzio marka hauek ere: Alcampo, Atac, Cityper, Colmark, Immochan, Rik et Rok, Elea, La Rinascente, RT Mart, Sabeco, Simply Market, Alinéa (altzari dendak).
- Boulanger (% 85): elektronika dendak
- Aquarelle: emakumezkoentzako moda.
- Brice (% 100): gizonentzako arropa
- Cannelle: linjeria.
- In Extenso: emakumezkoentzako oinetakoak eta jantziak
- Jules (lehenago: Camaïeu homme) (% 54):
- Kiabi : jantzi dendak.
- Kiloutou (saldu):
- La Vignery: Ardo-denda
- MacoPharma: enpresa farmazeutikoa
- Orsay : Moda
- Phildar (% 100): joskintza, ehunak.
- Pimkie: Emakume gazte eta neskatoentzako jantziak
- Norauto (% 10): Autoen konponketa
- Oney (lehenago: Banque Accord): Finantza zerbitzuak, maileguak.
- Top Office: Bulegoetarako ekipamenduak.
- Youg's: Elektronika dendak
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «Une nouvelle génération prend la tête de l'Association familiale Mulliez» Les Echos 2014-05-23 (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ «Parisko azken baserriek ez dute hil nahi itota alferrikako hormigoitan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ a b «Decathlon: Wer hinter dem Sport-Aldi steckt» manager magazin (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ «Association Familiale Mulliez (AFM) | Forest 500» forest500.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
- ↑ (Frantsesez) «Cultura, la stratégie payante de l'évitement» lsa-conso.fr (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).