Movimiento Nacional

Mugimendu Nazionala» orritik birbideratua)

Movimiento Nacional (euskaraz: «Mugimendu Nazionala») Espainian Francoren diktadura garaian faxismoan oinarritua zegoen eta gizarte eta bizitza publikoan ordezkari bakarra izaten saiatu zen frankismoaren sistema totalitarioa izan zen. Gizarte korporatibistaren kontzeptuari jarraitzen zion, honetan entitate naturalak direlakoak bakarrik mintza zitezkeen: familia, udalerria eta sindikatua.

Movimiento Nacional
Datuak
Motaerakunde politikoa, Espainiako alderdi politikoa eta entitate desagertua
HerrialdeaEspainia
Ideologiafalangismoa
Osatuta
Historia
Sorrera1937
Desagerpena1977
« Mugimendu nazionala espainiarren eta Gurutzada sortu zuten idealen arteko batasuna da, eta integrazio horren Mugimendu Nazional eta politikoa osatzen du. »
Torcuato Fernández-Miranda.[1]

Izendapenaren jatorria Frankismoaren lehenbiziko urteetan dago, Bigarren Mundu Gerran Franko espainiar diktadoreak Ardatzeko potentziengandik aldetzen ari zelako itxura eman nahi zuen garaikoa. 1943an diktadoreak Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista zelakoari (FET eta JONS) "Mugimendua" deitzeko agindua eman zuen. Honela bada, handik aurrera errejimen frankista osatzen zuten erakunde eta mekanismoek "Mugimendu Nazionala" izendapena jaso zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Torcuato Fernández-Miranda, El Movimiento como fundamento doctrinal y la organización política del régimen español, El hombre y la sociedad atala, 162. orr.

Kanpo estekak

aldatu