Mousako brocha (ingelesez: Broch of Mousa) Eskoziako Shetlandak uhartediaren hegoaldeko Mousa uhartean dagoen Broch bat da, hau da, Burdin Aroko gotorlekua. Lerwick hiriburutik 20 km hegoaldera kokaturik dago

Mousako brocha
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediShetlandak
Kokapen fisikoaMousa
Koordenatuak59°59′43″N 1°10′55″W / 59.99528°N 1.182061°W / 59.99528; -1.182061
Map
Ondarea

Egitura

aldatu

13'3 metrotako altuera dauka eta Eskoziako broch estuenetakoa da. Barnean eskailera bat dauka goraino igotzen duena. Sarrera mendebaldera begira dago eta bost metrotako luzera dauka.

Historia

aldatu

K.a. 100 urtean eraiki zen baina hainbat mendetan erabili zen norvegiarren sagek ere aipatzen baitute. Orkneyinga sagak kontatzen duenez 1153an Harald Maddadsson Earlak setiatu egin zuen.

1774an George Lowek bisita egin zuen, 1814an Sir Walter Scottek eta 1822an Samuel Hibbertek. 1852an Sir Henry Drydenek indusketak zuzendu zituen bertan.

Hegazti ikuskatzaileentzako gustuko tokia da, bereziki uhartean kumatzen duten 6.800 Ekaitz-txori txiki bikoteengatik. Batzuen habiak brochean bertan ere izaten dira.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu