Motxo

Zumaiako flyschean hondartzearen ondoriozko naufragioa

Motxo ontzia (Bermeokoa) euskal kostaldean 2010eko azaroaren 4an istripua izan zuen arrantzontzia izan zen. Zumaia eta Deba arteko harraldean, Gipuzkoako flysch ingurunean, hondartzea izan zuen Baratzazarraurre izeneko tokian. Eskifaia onik atera zen, baina ontzia harraldetik ateratzeko lanak nekezak izan ziren.

Motxo
Irudia
Map
MotaArrantza-ontzi
naufragio
Partehartzaile kopuru9
Bizirik irten direnen kopurua9
Kronologia
2010eko azaroaren 4a Naufragio

Istripua aldatu

2010eko azaroaren 4an Motxok harraldea jo zuten eta goizeko 5.00etan eman zuten alarma abisua. 8.00etarako helikoptero bidez atera ziten eskifaiko 9 arrantzaleak, baina ontzia han geratu zen, 15 tona gasolio eta 500 litro olio barruan. Ontziko patroiak esan zuen olatu handi batek sareak itsasora bota zizkiola ontziari, helizean kateatu, motorra geldiarazi eta ontzia gobernatu ezinik gelditu zirela. Baina ondorengo ikerketak sareen arrastorik ez zuen aurkitu helizean, eta ez zuen sinesgarritzat jo patroiaren azalpena. Ontzia arrantzan ez zela ari ere ondorioztatu zuen ikerketak[1].

Lehen bi egunetako erreskate saioak izan ziren itsasotik bitartekoak, itsasgora aprobetxatu nahian ontzia flotarazteko. Baina bigarren egunean ontzia alde batera irauli zen, eta harrezkero plan horiek alde batera utzi zituzten. Ikerketak azpimarratu zuen erreskate saiakerak ez zirela modu egokinenean egin lehen orduetan. Azkenean, harraldean hilabete baino gehiago egin ondoren, abenduaren 9an lehorreratu zuten garabi handi baten laguntzarekin[1].

 
Baratzazarraurre ingurua, ontzia hilabetez egon zen tokia, garabia instalatuta erreskaterako prest.
 
Garabiarekin Motxo altxatzen.


Erreferentziak aldatu

  1. a b «'Motxo'-ren istripua (II): Erantzunen garaia - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).

Kanpo estekak aldatu