Morodo

abeslari espainiarra


Rubén David Morodo Ruiz edo, besterik gabe, Morodo (Madril, 1979ko abenduaren 1a) reggae abeslaria da.

Morodo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRubén David Morodo Ruiz
JaiotzaMadril1979ko abenduaren 1a (44 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoareggaea
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 95b3b66d-8e06-4a62-b4bd-7a31044c3075 Songkick: 390548 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lan artistikoa aldatu

Txikitatik musika jamaikarra gustatzen zitzaion, baina landu zuen lehengo musika estiloa hip hop-a izan zen. Hamalau urte zituenetik hip-hop saio askotan parte hartzen du Espainia osoan, "Ozm Posse" taldean, eta lehen momentutik bere "rap-ragga" estilo gogorra nabarmendu zuten[1]. Saio amaigabe horien bidez eta abeslari eta ekoizle askorekin maketak grabatuz gaur egun ezagutzen dugun abeslaria bihurtu zen.

Diskoen mundura jauzia "Souchi" produktorearen eskutik heldu zitzaion, 1999 urteko "La Esencia" diskoarekin, eta gerora gizon honekin lan egin zuen ere bere bakarkako lehen diskoa ateratzeko, 2001eko "OZNSTAYL". Disko honek harridura eragin zuen, estilo desberdinen adaptazio bikaina agertzen delako: sustrai jamaikarrak dituzten abestiak eta hip-hop estiloa dutenak gaztelaniaz egokitu zituen, eta modu honetan bere estrenaldia abeslari bezala arreferentzia bihurtu zen, eta berebizikoa Espainan reggaek izan duen garapena ulertu ahal izateko. Lan horrek oihartzun zabala izan zuen, ez bakarrik entzuleen artean, baita eta kritikaren artean ere. Espaina osoko areto garrantzitsuenetan eta jaialdi askotan zuzenean egindako agerraldiak bere proiekzioa baieztatzen dute, baita musika munduan duen sona ere, artista ospetsuekin aholtza berean agertu baita.

Urte horien zehar zenbait artistarekin lan egin zuen, esate baterako; Saïan Supa Crew, Raggaflá (ViñaRock 03), Gentleman (Madrid 2004), Daddy Freddy (Berlín 2006), Kafu Banton (GanjaTime-8, Cosas Que Contarte Tour 2005-08), General Levy (Downtown 2006), L.K Johnson (Portugal 2006) , Alton Ellis (Finus Reggae 2005), Ky-Mani Marley, Anthony B, Alika, Boomer (Chile 2007).

2001ko lanaren ondoren 3 urte egon zen diskorik atera gabe, baina azkenean, 2004. urtean "Cosas que contarte" diskoa atera zuen. Lan hau musika jamaikarrarengandik hurbilago dago eta errezago nabaritzen dira bere hasierako sustraiak. Oso harrera ona izan zuen, 16.000 kopia saldu zituen eta etapa berri baten hasiera izan zen. Proiektu honekin nazioarteko-mailan bira garrantzitsua egin zuen eta bertan herrialdeko reggae eszenaren adierazgarri bezala berrestu zuen bere burua. Geroago, "Yo me pregunto" diskoa atera zuen. Morodok, disko hauek atera ondoren, jende gaztearen artean arrakasta handia izan zuen.

2006. urtean bere estreinu internazionala hasi zen, zenbait herrialde berri bisitatu baitzituen, Belgika, Holanda, Portugal, Alemania, Chile eta Panama. 2008. urtean Santiagora eta Bogotara (Colombia) iritsi zen bere musika birarekin.

Zenbait disko berri atera ditu eta azken urteetan ospetsunetako bat, Rebel Action izan da. 2010an "Rebel Action Latin Side Tour" izeneko latinoamerikar bira hasi zuen bere lana munduko leku horretara eramateko eta orduan bisitatu zituen Guadalajara Tijuana, Buenos Aires, Santiago de Chile... Latinoamerikar bira honen bigarren zatia 2011 amaieran hasi zuen. Gaur egun, Rankin Soldiers izeneko Bartzelonako bandarekin jarraitzen du, batez ere bere zuzeneko aurkezpetan. Honez gain, kolaborazio jarduera nekaezinekin ere jarraitzen du artista askoren ondoan, baita elkarteekin eta produktore ugarirekin.

Diskografia aldatu

  • "OZMLStayl", Fünkdamental - 2001
  • "Yo me pregunto" Maxi-taifa Records - 2004
  • "Cosas que contarte", Taifa Records - 2004
  • "Rebel-Acton", Taifa Records - 2010
  • "Reggae Ambassador", Mad91 - 2014

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Biografía - Morodo. (Noiz kontsultatua: 2020-03-12).