Morénike Giwa Onaiwu

Morénike Giwa Onaiwu estatubatuar irakasle, idazle, eta pertsona autisten eta GIBa duten pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea da[1].

Morénike Giwa Onaiwu
Bizitza
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Texas Permian Basin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdisability rights activist (en) Itzuli, irakaslea eta HIV/AIDS activist (en) Itzuli

morenikego.com
Twitter: morenikego Instagram: morenike.go LinkedIn: morénikegiwaonaiwu Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen Nigeriako eta Cabo Verdeko etorkinen familian. Bere esanetan, autismoaren ezaugarriak agian gaizki interpretatu zirela «ingurune zurian moldatzen saiatzen ari den pertsona beltz baten ezaugarriak» bezala[1]. Quartz aldizkariari egindako elkarrizketa batean, zera adierazi zuen: «Argi autistak diren nire ezaugarri asko nire arraza edo generoari egozten zitzaizkion»[2].

Ameriketako Estatu Batuetako Nazioarteko Unibertsitatean ikasi zuen San Diegon (Kalifornia). Ikasle errefuxiatuekin lan egin zuen proiektu batean eta tutore gisa eskola publikoetan[3]. Nazioarteko Harremanetan lizentziatu ondoren, irabazteko asmorik gabeko sektorean lan egin zuen hainbat talderekin, hala nola emakumeekin, arriskuan dauden nerabeekin eta errefuxiatuekin[4].

Giza eskubideen aldeko hainbat kanpaina abiarazi eta zuzendu ditu, GIBaren eta autismoaren defentsan zentratuz. 2009an, GIBaren ikerketan parte hartzen hasi zen[5]. Norbaitek GIBa duen familientzako Positive Playdates erakundea sortu zuen. Gerora erakunde hau komunitateko ekintzaileei laguntzeko 2014an sortu zuen Advocacy Without Bordersekin bat egin zen[6].

2016tik 2020ra Autistic Self Advocacy Network erakundeko presidenteordea izan zen[7]. Hala ere, 2021ean, eskutitza sinatu zuen Autistic Self Advocacy Networkek arraza gutxiengoak eta adimen baxua duten pertsona autistak isilarazten zituela adierazteko[8].

Erlijioari dagokionez, kristaua da[5]. Bere bi seme-alaba txikienak ere autistak dira[4][9].

  • Brown, Lydia; Ashkenazy, E.; Giwa-Onaiwu, Morénike, eds. (2017). All the Weight of Our Dreams: On Living Racialized Autism. Autism Women's Network. ISBN 9780997504507.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Rosza, Matthew. «Listen: Black, female and autistic — hiding in plain sight» Salon 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  2. (Ingelesez) Rosza, Matthew. «Gender stereotypes have made us horrible at recognizing autism in women and girls» Quartz 2016-10-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  3. (Ingelesez) «Citizen Autistic 2» Ramp Your Voice! (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  4. a b (Ingelesez) «Morénike Giwa Onaiwu. Equity, Justice & Representation» Autistic Women & Nonbinary Network (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  5. a b (Ingelesez) «Morénike Giwa Onaiwu» The Anchor Study jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-08-02) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  6. (Ingelesez) «Advocacy Without Borders» Advocacy Without Borders (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  7. (Ingelesez) «Who We Are» Autistic Self Advocacy Network (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  8. (Ingelesez) «Hear Our Cry: Call for Solidarity with Autistic BIPoC and Autistic People with Intellectual Disabilities: Demands presented to the Autistic Self-Advocacy Network (ASAN) for their June 20th Board Meeting» Morénike Giwa Onaiwu 2021-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  9. (Ingelesez) Garcia, Eric. «What It Feels Like To Be An Autistic Person of Color in the Eyes of the Police» Daily Beast 2017-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).

Kanpo estekak

aldatu