Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua

erakunde

Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua (ICOMOS; ingelesez: International Council on Monuments and Sites eta frantsesez: Conseil international des monumentet des sites) mundu osoko kultur ondareko lekuak zaindu eta babesteko lan egiten duen elkarte profesionala da. Orain egoitza Charenton-Le-Pont-en (Frantzia) du, 1965ean sortu zen ICOMOS, Varsovian, 1964ko Veneziako Gutunaren ondorioz, eta Munduko Ondarearen Guneei buruzko aholkularitza eskaintzen dio UNESCOri.

Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua
Datuak
Izen laburraICOMOS
MotaElkargo profesionala, nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea, gobernuz kanpoko erakundea eta accredited NGO for intangible cultural heritage (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
KidetzaUNESCO's Advisory Bodies (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1969
AurrekoakInternational Museums Office (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: ICOMOSinternational Twitter: icomos Edit the value on Wikidata

ICOMOSen ideia Museoen Nazioarteko Bulegoak 1931n antolatutako Eraikin historikoen zaharberritzeari buruzko Atenasko Konferentzian oinarritzen da. 1931ko Atenasko Gutunak nazioarteko ondarearen kontzeptua sartu zuen. 1964an, Eraikin Historikoetako Arkitekto eta Espezialisten Bigarren Kongresuak, Venezian bildurik, 13 ebazpen onetsi zituen. Lehenengoak Monumentuak eta Lekuak Zaindu eta Zaharberritzeko Nazioarteko Gutuna sortu zuen, Veneziako Gutuna izenarekin ezagunagoa; bigarrenak, UNESCOk aurkeztua, ICOMOS sortu zuen gutunaren erabakiak gauzatzeko.

ICOMOSek gaur egun banakako 10.100 kide baino gehiago ditu 153 herrialdetan, 110 batzorde nazional eta nazioarteko 28 batzorde zientifiko.[1] Salbuespen bakanekin, kide bakoitzak kontserbazio-arloan kalifikatuta egon behar du, baia eta pausajearen arkitekturan, arkitekturan, arkeologian, antropologian, hirigintzan, ingenitzan, ondarearen administrazioan, historian, artearen historian, paleontologian edo artxibo zaintzan.

ICOMOS Blue Shield taldearen bazkide eta sortzailea da, gerra eta hondamendi naturalek mehatxatutako munduko kultura-ondarea babesteko lan egiten duena.

Erreferentziak aldatu

  1. «Introducing ICOMOS - International Council on Monuments and Sites» www.icomos.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

Kanpo estekak aldatu