Monkey Island 2: LeChuck's Revenge

Monkey Island 2: LeChuck's Revenge (euskaraz Monkey Island 2: LeChucken Mendekua) 1991. urtean LucasFilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatu zuen abentura grafiko bat izan zen. Ron Gilbert programatzaile eta diseinatzaileak sortu zuen. Monkey Island bideo-joko saileko bigarren atala izan zen, The Secret of Monkey Island (1990) bideo-jokoaren jarraipena da, era berean honako jarraipena izan zituen: The Curse of Monkey Island, Escape from Monkey Island eta Tales of Monkey Island. SCUMM motorra erabili zuen konpainiaren seigarren abentura grafikoa izan zen.

 Monkey Island 2: LeChuck's Revenge
Jatorria
Argitaratze-data1991
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideadiskete eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure video game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, alemana, italiera, gaztelania eta frantsesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, DOS, Amiga, Classic Mac OS (en) Itzuli, FM Towns (en) Itzuli eta Xbox 360
Sarrera gailuateklatua
Adin-sailkapenaEveryone 10+USK 12
TelesailaMonkey Island
Irakur dezakeIOS
Software motoreaSCUMM
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ron Gilbert
Ekoizpena
EkoizleaShelley Day (en) Itzuli
[[Kategoria:Shelley Day (en) Itzuli ekoitzitako bideo-jokoak]]
DiseinatzaileaDave Grossman (en) Itzuli, Ron Gilbert eta Tim Schafer
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Land (en) Itzuli
IMDB: tt0244661 Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Abentura hau Guybrush zulo batean esku batetik soka batetik zintzilik eta beste eskuan kaxa bat eusten duela hasten da, orduan Elaine agertu eta pirata gaztea egoera honetara nola iritsi zen kontatzen hasiko zaio, alegia, Big Whoop izeneko altxor berri baten bila ari zela.

Honakoan, kontakizuna Scabb uhartean jazotzen da (Karibe itsasoaren bihotzean dagoen pirata anarkia bat), bertan Guybrush gazteak Largo LaGrande zitalari aurre egin beharko dio, LeChucken bigarrena agintean, honek LeChuck pirata zena zonbie gisa berpiztu nahi baitu.

Pertsonaiak

aldatu
  • Guybrush Threepwood: Pirata eta altxor-bilatzaile gaztea.
  • Elaine Marley: Booty uharteko agintaria eta Guybrushen gogoko neska.
  • LeChuck: Kontakizuneko pertsonaia gaizto nagusia, Guybrushen etsai porrokatua.
  • Largo LaGrande: LeChucken adiskide zaharra, Guybrushek aurre egin beharko dio.
  • "Voodoo Lady": Guybrushi abentura honetan lagunduko dion sorgina.
  • Wally B. Feed: Kartografo xelebrea.
  • Kate Capsize kapitaina: Kristalezko zorua duen ontzi turistiko baten jabea, Guybrushi mapa zati baten bitartez altxorra bilatzen lagunduko dio.

Kanpo estekak

aldatu