Mondegreen
Mondegreen bat da fenomeno psikolinguistiko unibertsal bat, abestien hitzak gaizki entzuteko dugun joera. Ezaugarri berezko eta bereziak dituen fenomenoa da: entzuleak behin forma jakin bat ematen dienean kantuaren hitzei, sistematikoki horrela entzungo du kantua errepikatzen zaionean. Era berean, mondegreen direlakoek logika gutxiko esamoldeak izateko ohitura bitxia dute; hau da, abestiaren gaiarekin zerikusirik ez duten esamoldeak izaten dira sarri[1].
Mondegreen | |
---|---|
Jatorria | |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Sylvia Wright (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Adibideak
aldatuEuskarazko mondegreen batzuk[2][3]:
Kantua | Mondegreen adibideak | Jatorrizko hitz zuzenak |
Aitorren hizkuntza zaharra, | Aitorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu eta baita: Aitorren hizkuntz zaharra |
Aitorren hizkuntz zaharra
nahi dugu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu |
Aitormena, Hertzainak | Ez dira betiko garai onenak, uoo, uoo, uoo,
Azken finean gizaki hutsak gera, uoo, uoo, uoo, Rufinoren morroiak bihurtu gara, uoo, uoo, uoo... |
Ez dira betiko garai onenak,
Azken finean gizaki hutsak gara, Rutinaren morroiak bihurtu gara... |
Lau teilatu, Itoiz | Negarrik ez, txorizo eta malkoek
zure kolorea kentzen dute... Lau teilatu gainian..." eta baita: Goxo goxo janta egin nazu behin ito den Mariasun |
"Negarrik ez, txuri zaude eta malkoek
zure kolorea kentzen dute... Lau teilatu gainian..." // "Goxo goxo kanta egin nazu Benitoren Maria Solt" |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Pinker, Steven. (1994). The Language Instinct. William Morrow, 182-183 or. ISBN 0-688-12141-1..
- ↑ «Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ «#NikHorrelaAbestenNuen: Abestietan gauza petralak ulertzen genituenak armairutik atera gara» www.katxonderstan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).