Momotarō, japonieraz 桃太郎, "muxika mutiko", Japoniako folkloreko heroi herrikoi bat da. Izenaren itzulpen literala "Muxika Tarō" da, "Tarō" japoniar familietan seme zaharrenak jasotzen duen ohiko izena delarik, baina maiz "Muxika mutiko" gisa itzultzen da.

Senar-emazte adinduei muxikaren barnean Momotarō umea agertuz.

Japonia osoan ezaguna den pertsonaia folklorikoa izan arren, Okayama prefekturan berebiziko ospea du, bertakoen arabera han sortua omen baitago.

Ipuina aldatu

Ipuinaren arabera, seme-alabarik izateko gai izan ez diren senar-emazte adindu bati ibai batean muxika handi bat agertu zitzaion. Hura jaso eta jaten hasi zirenean, muxikaren barnean ume bat aurkitu zuten. Gertakari bitxi honen ondorioz, aiton-amon bikoteak umeari Momotarō deitzea erabaki zuen, izena momo (muxika) eta tarō (seme zaharren ohiko japoniar izena) hitzen arteko nahasketa izanik.

Haztean, pertsonaia nagusia heroi handi batean bilakatzen da, eta Onigashima (Deabruen uhartea) uharteko altxorra berreskuratzea erabakitzen du. Bere bidean hainbat animaliekin topo egiten du: faisai bat, txakur bat eta tximino bat alegia. Momotarō-k haiekiko erakusten duen eskuzabaltasunari esker, bere ibilbidean batzea erabakitzen dute animaliek. Azkenean, deabruak bizi diren uhartera ailegatu, haiek hil eta bertako biztanleak deabruen gaiztakerietatik salbatzen ditu gazteak.

Kanpo estekak aldatu