Moko (ontzia)

Mokoa edo muturra zulo txiki bat duen ahokadura bat da, ontzi batzuek daukatena, barruan dagoen likidoa errazago isurtzeko eta dosifikatzeko. Likidoak isurtzeko balio duen ontzi baten ertzeko alderdia da, moko-itxura izan ohi duena. Protuberantzia horrek normalean forma "zilindrikoa edo konikoa" izaten du eta zeramika tradizionalean ontziaren gorputzari gehitzen zaio behin modelatu ondoren, eta orokorrean bere goiko aldean. Horrela deitzen zaio, halaber, porroiaren eta ureztontziaren isurgailu koniko luzatuari.

Heldulekua likidoa isurtzeko mokoarekin, Karlovy Varyn (Txekiar Errepublika) egindako "Txinako portzelanaren" diseinu moderno batean.

Kanpo estekakAldatu