Ireki menu nagusia

Mitridates III.a Partiakoa Partiar Inperioko erregea izan zen K.a. 57 eta K.a. 54 bitartean. Bere anaia Orodes II.aren laguntzarekin, bere aita Praates III.a hil zuen. Mediako errege izendatua, bere anaiaren aurkako gerra bat hasi zuen, bere krudeltasunagatik tronutik kendua izan zen arte. Siriako prokontsul erromatarra zen Aulo Galbiniok eman zion babesa. Mitridatesek aurrera egin zuen Mesopotamiaren gainean, baina Orodesen jenerala zen Surenak garaitu zuen Seleuzia Tigrisekoan, eta Babiloniara ihes egin zuen. Setio luze baten ondoren. Orodesek, preso hartu eta hiltzea lortu zuen K.a. 54an.


Aurrekoa
Praates III.a
Partiako Shahanshah
K.a. 57-K.a. 54
Ondorengoa
Orodes II.a