Mirmidoi
Mirmidoiak (grezieraz Μυρμιδόνες) greziar mitologiako antzinako herri bat ziren, hegoaldeko Tesalian bizi zirenak. Homeroren Iliadaren arabera, herri ausarta ziren, gerlari ahaltsuekin, eta Troiako Gerran, Akilesen agindupean borrokatu zuten. Mirmidas izeneko Ftiotideko errege baten ondorengoak ziren, eta hau, aldi berean, Zeusen eta Eurymedousa izeneko printzesa baten semea zen. Mitologiaren arabera, printzesa eder hau konkistatzeko Zeus inurri eder batean bihurtu zen.
Estrabon historialariaren arabera, mirmidoiek euren buruei inurri izan eman zieten, baratzak goldatzeko, harritzar mordo bat kendu behar zutelako, giza kate luzeak eratuz, inurriek egiten duten bezala, euren lurrak idorrak eta harritsuak baitziren.
Peleo, Akilesen aita, mirmidoien errege izan zen.