Ireki menu nagusia
2005an, Festa do Avante!n, Pauliteirosen aurkezpena.

Mirandako Pauliteiroak Portugalgo iparrekialdean, Mirandako Lurraldean, Trás-os-Montes Garaian, makil-dantza egiten duen gizonezko dantza-talde tradizional ospetsu baten izena da. Izena paulito hitzatik dator, pauliteiro. Espainiako Zamora aldean, zenbait herritan ere berreskuratu egin da eta egun dantzatzen da: Tábara, Almaraz de Duero eta Muelas del Pan.[1]

Pauliteiroek dantzatzen dituzten dantzak gerra-ezaugarriak dituzte eta gertakizun historikoen ondorioak dira. Orain gutxi arte zortzi gizonek dantzatzen zuten. Azkeneko urtetan emakumeak ere hasi dira dantzan parte hartzen. Koreografia gaita, bonbo eta kaxekin laguntzen da.

Mirandan Pouliteiros izenarekin ezagutzen dira.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu