Minimesko aintzira

Parisko Vincennesko basoan dagoen lakua

Minimesko aintzira (frantsesez: Lac de Minimes) Parisko laku artifizial txiki bat da, XIX. mendean Vincenneseko basoan sortua.[1]

Minimesko aintzira
Datu orokorrak
Motaartificial lake (en) Itzuli eta urtegi
Luzera0,5 km
Zabalera0,2 km
Azalera0,06 km²
Geografia
Map
Koordenatuak48°50′11″N 2°27′29″E / 48.836389°N 2.458056°E / 48.836389; 2.458056
KokapenaBois de Vincennes
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 12. barrutia
Hidrografia
Betebidea

Kokapena

aldatu

Ibilgailu automotoreentzako debekatuta dagoen errepide zirkular batek inguratuta, Minimesko aintzira Vincenneseko basoko ipar-ekialdean dago, Fontenay-sous-Bois udalerritik ez oso urrun.

Deskribapena

aldatu

6 hektareako eremua du aintzirak. Barruan hiru uharte ditu: Porte-Jaune, Nord eta Sud. Hiruretatik lehenengoan bakarrik sar daiteke zubi batetik, eta publikoari irekita dago; Napoleon III.aren garaian eraikitako txalet handi bat du. Beste bi uharteak, oso basotsuak, jendearentzat itxita daude. Eremu natural bakarra osatzen dute Paris hirian.

1866tik 1974ra, Marne ibaiko urak aintzira hau elikatu zuen, Gravelleko aintziran dauden 28,000 m3-ko biltegiari esker.

Historia

aldatu

Minimesko aintzira, Jean-Charles Alphanden zuzendaritzapean eraiki zen, Vincennesen garapenean 1860ko hamarkadan.[2]

Ekologia

aldatu

Aintziran espezie ugari ikus daitezke, bereziki hegaztiak, publikoari itxita dauden uhartetan: Uroilo arrunta, Kopetazuri arrunta, Branta canadensis, Basahatea, Beltxarga arrunta, Murgil handia, Ubarroi handia, Koartza hauskara...

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu