Mimi Marks
Mimi Marks (Waterloo, Iowa, Ameriketako Estatu Batuak, 1967a) estatubatuar modeloa eta ikuskizun-antzezlea da.
Mimi Marks | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Waterloo, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta zinema aktorea |
Bizitza
aldatu1967an jaio zen Iowako Waterloon hirian. Jaiotzean gizonezko sexua esleitu eta Mark izena eman bazioten ere, bere genero-nortasuna ez zetorren bat. Hala ere, gizon gay bezala bizi izan zen.
21 urte zituenean emakume bizitzen hasi zen. 23 urterekin Chicagoko Baton ikuskizun aretoan antzezle hasi zen eta bertan aritu zen 25 urtez.[1]
Bestalde, emakume transgeneroentzako edertasun-lehiaketetan parte hartu du. 1992an Miss Continental irabazi zuen. 2004an Las Vegasen egindako The World's Most Beautiful Transsexual Contest irabazi zuen. Hurrengo urtean, 2005ean, Miss International Queen nazioarteko edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Hammond, Gretchen Rachel. (2016ko urtarrilaren 13a). «Legendary Baton performer Mimi Marks saying farewell» Windy City Times (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 11).
- ↑ (Danieraz) Thranesen, T.. Mimi Marks – en af verdens smukkeste kvinder.. (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 11).[Betiko hautsitako esteka]