Mila Aierbe

astrologoa

Mila Aierbe Agirre (Ataun, Gipuzkoa, 1961eko apirilaren 8a) astrologo-iragarlea da.

Mila Aierbe
Bizitza
JaiotzaAtaun1961eko apirilaren 8a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakastrologoa eta mediuma

Ibilbidea aldatu

Txikitatik jaio zitzaion astrologiarekiko zaletasuna Aierberi. Umea zenean, handitan zer izan nahi zuten galdetzen ziotenean, gizakia ezagutu nahi zuela erantzuten zuen. Helduagoa zenean, berriz, inguruko lagunak horoskopo bidez sailkatzeko joera zuen[1],

Psikologia eta magisteritza ikasten hasi zen, baina bere burua horretan ikusten ez zuenez, astroak ikasteari ekin zion han eta hemen, autodidakta moduan.

1992 Kanarietako eskola batean izan zen astrologiaren inguruan ikasten. Urte horretan ondorengoa iragarri zuen: «Datozen urteetarako, nazionalitate ezberdinen onarpena eta Europaren dekadentzia ikusten ditut, handitasuna txikitasunaren mesedetan galtzen joango bait da».

Ataundarra izanik, Jose Migel Barandiaran gertutik ezagutu zuen. Barandiaranek, astrologiari gogor ekiteko, eta horretarako Holandara joan zedin aholkatu zion.

Erreferentziak aldatu

  1. Agirre, Loinaz. (1992-01-26). Mila Aierbe: «Izar bat jaioko balitz Jose Migel Barandiaran deituko nioke». Euskaldunon Egunkaria 353.