Mikrita
Mikrita karbonatuzko (CO3⁻²) basa da; partikula oso finez osatua ( 0,04 mm baino txikiagoak). Hain dira txikiak partikulak, ezin ditugula elkarren artean ezberdindu. HMC kaltzitaz eta aragonitoz eratua dago. Hainbat modutan sor liteke mikrita:
- arro barneko uretan zeuden kristalak ahuspeatu eta lurrera eroriz,
- bakteria batzuk karbonatua ahuspearaziz,
- ooide batek, noraezean dabilela, lurra jo eta mikrita bilakatuko den zati txiki bat atzean utziz,
- algek zatiak askatuz.
Sarritan, mikritak matrize gisan jokatzen du, adb., kareharrietan.