Mierako harana (gaztelaniaz: valle del Miera) Kantabriako harana da, izen ematen dion izen bereko ibaiak zeharkatuta. Kantabriako haranetan estuena da. Malda handiak ditu eta mendi altuak. Bere mendirik garaiena Castro Valnera (1707 m.) da.

Mierako harana
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′40″N 3°42′30″W / 43.2944759°N 3.7083243°W / 43.2944759; -3.7083243
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria

Morfologiaren aldetik, hareharri eta kareharriak nabarmentzen dira, bai eta antzinako glaziar-muturrek goialdean sortutako deposituak ere. Morfologia karstikoa eta glaziarra oso irudikatuta daude. Hala ere, glaziar haran baten ezaugarriak zenbait puntutan aldatu egin dira Miera ibaiak burualdean duen uholde izaeragatik.

Soba, San Roque de Riomiera, Miera, Liérganes, Riotuerto eta Ruesga (Calseca enklabea) udalerrien artean banatuta dago.