Micropia Amsterdamen dagoen museo berezia da, mikrobioen mundua erakusten duena. 2014an ireki zituen ateak eta munduan mikrobioen inguruan sorturiko aurrenekoa da[1].

Micropia
Map
Kokapena
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Ipar Holanda
UdalerriaAmsterdam
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2014ko irailaren 30a
Webguneahttps://www.micropia.nl/en/

Helburuak aldatu

Museoak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik mikrobioak gaixotasunekin lotzen dira beti eta alderdi positiboa azaleratzen du museoak. Bestetik mikrobiologiarentzako nazioarteko plataforma izatea bilatzen du, zientziaren eta gizartearen arteko zubiak eraiki ahal izateko[2].

Erakusketa aldatu

Eguneroko bizitzan presente ditugun mikrobioak erakusten dira, hala bizirik nola animazio bidez. Bakterioak, onddoak, protistoak eta animalia mikroskopikoak ere ikusten dira (akaroak, tardigradoak, kopepodoak...). Birusak ere bai[3].

Anton van Leeuwenhoek merkatari eta zientzialari herbeheretarrak ere bere tartea badu, hura izan baitzen mundu mikroskopikoaren aurkitzailea XVII. mendean[4].

Kiss-O-Meter ("muxumetroa") ere badago, muxu eman eta zenbat mikrobio elkarbanatzen diren adierazten duena[5].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Micropia: Finally a zoo for the micro-multitudes!» The Star (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
  2. «ART+COM Studios | Micropia» artcom.de (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
  3. Txantiloi:Nl-NL Pen, Hanneloes. (2014-09-30). «Artis opent museum over 'vieze kriebelbeestjes'» Het Parool (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
  4. (Ingelesez) «Antoni van Leeuwenhoek» www.micropia.nl (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
  5. (Ingelesez) «Step inside the Micropia zoo to see the invisible world of microbes» euronews 2014-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).

Kanpo estekak aldatu