Ireki menu nagusia

Tardigrada

Kutikula proteiko batez babestutako buru bat eta lau segmentu dituen zenbait animalia metazoo eta zelomatuz esaten da.

Tardigrada Ecdysozoa goi-fliumeko animalia taldea da. Izaki mikroskopiko, igerilaria da, gorputza segmentuz osaturik du eta 8 hanka ditu. Johann August Ephraim Goezek deskribatu zuen lehen aldiz, 1773an eta uretako hartz txiki izena jarri zion, bere itxura dela eta. Izenak ibiltari geldoa esan nahi du, hartzak bezala, baina oso geldi, mugitzen delako. Heldurik handienek 1,5 mmko tamaina izan dezakete eta txikienek 0,1. Larba jaio berriek 0,05 mmko tamaina dute.

Tardigrada
Kanbriar-gaur egun

Echiniscus sp.jpg
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
GoifilumaEcdysozoa
Filuma Tardigrada
Azpibanaketa

1000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, mundu osoan sakabanatuta, Himalaiatik itsaso sakonera eta lurburuetatik ekuatorera. Lurzoruan, likenetan, harea artean edo uretan bizi daitezke, adibidez.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tardigrada Aldatu lotura Wikidatan