Metrojet 9268 hegaldia

Metrojet 9268 hegaldia (IATA: 7K9268ICAO: KGL9268) nazioarteko charter hegaldi bat zen[1], Errusiako Kogalymavia aerolineak (Metrojet gisa ezaguna), Sinaiko penintsulan 2015eko urriaren 31ko 06:13tan (Egiptoko ordua)[2] Sharm el-Sheikheko Nazioartkeo Aireportutik (Egipto) atera ondoren istripua izan zuen hegazkinaren izena zen. Pulkovo Aireportua zen bere helburua, San Petersburgon, Errusia.[3][4][5]

Metrojet 9268 hegaldia
Irudia
Map
Motahegazkin-istripu
atentatu
Data2015eko urriaren 31
KokalekuNorth Sinai Governorate (en) Itzuli
HerrialdeaEgipto
AireontziAirbus A321-200 (en) Itzuli
AbiapuntuSharm el-Sheikh International Airport (en) Itzuli
HelmugaPulkovo aireportua
KudeatzaileaMetrojet (en) Itzuli
Hegazkinaren erregistroaEI-ETJ
KausaSabotaje
Pertsona hilak224
217 (Bidaiari)
7 (aircrew member (en) Itzuli)
Bizirik irten direnen kopurua0

Hegazkinak, Airbus A321a, 217 bidaiari eta 7 langile zituen barruan.[6][7] Horietatik, gehienak turistak, 219 errusiarrak ziren, lau ukrainarrak eta bat bieloerrusiarra.[6] Hildakoak, guztira, 224 izan ziren,[6] beraz 9268 Hegaldiaren istripua Errusiar abiazioko inoizko larriena izan zen[8] eta Egipton gertatutako larriena.[9] A320 Airbus familiak inoiz jasan duen istripurik larriena ere izan da, eta 2015ean egon den istripurik larriena.[10] Bonba batek eztanda egin zuelakoan hainbat konpainiek euren hegaldiak kendu zituzten Sharm-el Sheikhetik.[11]

Istripuaren ostean ISISen Sinaiko adarrak, lehenago Ansar Bait al-Maqdis izenekoa, euren erantzukizuna izan zela esan zuen, eta gertakaria Sinaiko insurgentziatik gertu jazo zen.[12][13] ISISek euren ardura Twitterren azaldu zuten, Abu Osama al-Masriren bideo adierazpen batekin, talde honen liderra.[14][15]

2015eko azaroaren 9an, Egiptoko inbestigatzaileen kide anonimo batek adierazi zuen bonba batek hegazkina lehertu zuela, %90eko ziurtasunarekin;[11] Ayman al-Muqaddamen ustez beste azalpen batzuk fuelaren leherketa bat, materialen fatiga edo litio-ioi baterien gainberotzea izan daitezke.[11]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu