Itxuraldaketa-irudi ere deitua, metaplasmoa esanahia aldatu gabe fonema eta, beraz, grafia kendu, gaineratu, ordezkatu eta aldatzeak eragindako irudi erretorikoa da. Jatorriz, Antzinako Greziako eta Erromako poesiagintzari zein gramatikako aldaketa-prozesuei egiten die erreferentzia. Metaplasmoak arrazoi nagusi bi dauzka gerta dadin: hiztunaren kasuan kasuko arrunkeria edo erosotasuna eta beren-beregi bilatutako efektu akustikoa.

Motak aldatu

Protesia, epentesia eta paragogea aldatu

Protesia, epentesia eta paragogea, hurrenez hurren, hitz hasieran, tartean edo amaieran fonemak gehitzean dautza. Eransketa, esan bezala, akademiak maila jasorako nolabait gaitzetsitako artikulaziozko nagikeriari ez ezik, hizkuntzen berezko bilakaerari ere badagokio eta, ondorioz, hiztunak berak ere ez du jakiten berbetan dabilela fonemarik gaineratzen duen ala ez. "Eskola", besteak beste, protesiaren adibide bikaina da, latinezko scola hitzetik dator eta.

Epentesia euskaraz oso baliabide oparoa izan arren, paragogeak ere merezi du aipamenik. Izan ere, euskarak ez daukala badirudi ere, mendebaldeko euskaraz igo barik *igon esaten da. Horrez gain, euskalki gehienetan (behintzat, azpialdaera batean) emendatzen da fonemarik hitz tartean, esaterako: mendebaldeko sortaldean [ʃ] igurzkari hobi-atzeko ahoskabe epentetikoa sartzen da hiatoak ondo bereiztearren. Diakroniari dagokiolarik, herskari baten ostean urkari bat doanean bokal anaptiktikoa ere gaineratzen da: granum > garau, librum > liburu, fricatum > ferekatu...

Aferesia, sinkopa eta apokopea aldatu

Fonemen murrizketa non, horrelakoa izango da galera: aferesia hasieran, sinkopa tartean eta apokopea amaieran. Latinetiko bilaeran oso ohikoa izaten da, batez ere, sinkopa, baina aferesirik eta apokoperik ere badago:

  • Bokal arteko nahiz kontsonante aurreko ahostunak (herskariak eskuarki) sinkopatu egiten dira: sabanum > zam(a)u (bizk.), traditionem > traizio...
  • Kontsonante arteko bokalak ere murrizten dira: fabulam > habla (gazt.)...
  • Akusatiboko -m inflexioa jausi egiten da hizkuntzaz hizkuntza igarotzean: causam > kausa/gauza...

Oro har, euskaraz hizketan oso arrunta da sinkopa edozein euskalkitan. Bokal arteko herkariek jausteko joera daukate: egin-en ordez *ein eta partizipioen amaierako hortz-hobikariaren desagerpena. Bitxikeria gisa, erdialdeko euskaraz igo sinkopatu ondoren, [j] eransten da nahiz eta prozesu zail eta luzea iruditu: *iyo.

Diastolea eta sistolea aldatu

Diastoleak eta sistoleak silaben tonikotasunarekin daukate zerikusia: lehenak azentua aurreratzea dakarrelarik, bigarrena atzeratzean datza (bokal-kantitaterik ez duten hizkuntzetan). Bokal-kantitaterik badaukan latinezko metrikan, berriz, maizago erabiltzen dira, zeren bokal laburrak luze eta luzeak labur ebakitzea ahalbidetzen baitute.

Dieresia eta sineresia aldatu

Alde batetik, dialefa ere baderitzon dieresiak berez diptongo beharko luketen bokal bi bereizten ditu; bestetik, sineresiak bereiz beharko luketen bokal bi diptongo bihurtzen ditu. Biak dira, beraz, metrikaren esparruaz jabetu diren hizkuntz lizentziak. Kasurako, ondorio *on-do-rio ahoskatuz gero, erakusmeneko sineresia egin da.

Sinalefa eta ekthlipsia aldatu

Sinalefak eta ekthlipsiak honako esnahia dute: hitzek pareko fonemen ondorioz bat egin dezaten. Metrikan dira oso emankorrak, baina ahoskera antzeratzea dute helburu. Sinalefa bokal bi elkatzea da eta ekthlipsia, kontsonante bi batzea.

Metatesia aldatu

Grezierazko μετάθεσις (euskaraz, lekualdaketa) hitzetik, metatesia hitz barruko fonemen ordezkapenean datza. Ez bedi nahastu haplologiarekin, horrek hurbil dauden antzeko fonemak murrizten ditu eta. Erakarri zein uxatutako fonemen kokagunearen arabera, hiru dira gertakari metatetikoak: elkarrekikoa (soinu bik lekua aldatzean), bakuna (soinu bakarra mugitzean) eta ukipenezkoa (elkar ukitzen duten fonemak ordezkatzean).

Kanpo estekak aldatu

Euskaraz, metatesi diakronikoaren adibide argi ugari dago: praepositus > probestu (gip.), maledictum > madarikatu. Alabaina, gaur egun ere metatizatzen da, esate baterako: irudi/iduri.

  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.