Metahemoglobina hemoglobina mota bat da, burdina atomoa oxidatua duena (Fe3+), erreduzitua izan beharrean (Fe2+, hemoglobina normalekoa).

Metahemoglobina
Konposizioa[[Hemoglobin beta:ferriheme b [extracellular region]]][[Kategoria:Hemoglobin beta:ferriheme b [extracellular region]dun konposatuak]] (en) Itzuli eta [[Hemoglobin alpha:ferriheme b [extracellular region]]][[Kategoria:Hemoglobin alpha:ferriheme b [extracellular region]dun konposatuak]] (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9008-37-1
Gmelin17423
MeSHD008706

Hemoglobina normalaren aldean, metahemoglobinak ez du oxigenoa garraiatzen, eta horrek ehunetako hipoxia eragiten du. Gogoratu behar da hemoglobina normalean oxigenoa burdina atomo erreduzituari (Fe2+) lotzen zaiola. Burdina atomo oxidatuak (Fe3+), aldiz, ezin du oxigenoa lotu.

Metahemoglobina iluna da, eta kopuru handietan odol-zirkulazioan dagoenean larruazalak kolore iluna hartzen du, zianosiren antzekoa [1]. Metahemoglobinaren kontzentrazio altuek metahemoglobinemia izeneko gaitza eragiten dute.

Metahemoglobina kopuru txikitan dago odolean (hemoglobina guztiaren %2, hutxi gorabehera). Konposatu kimiko batzuk hartzeak metahemoglobinaren kopurua odolean areagotu dezake, burdina atomoa oxidatzen dutelako (Fe3+). Entzima batek (metahemoglobina erreduktasak) gizabanako guztiengan burdina atomoa erreduzitzen du, eta burdina Fe2+ moduan mantentzen du. Entzima horren gabeziak, baina, metahemoglobinaren kontzentrazio altuak odolean eragiten du, sortzetiko metahemoglobinemia agertuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Ganong, W. F.: Manual de Fisiología Médica Ed. el Mundo Moderno (1980), 456 orr. ISBN: 0-87041-135-7

Kanpo estekak aldatu