Merkatu aske
Gobernuaren esku-hartzetik edo arautzetik aske dagoen merkatuan oinarritutako ekonomia-eredua
(«Merkatu libre» orritik birbideratua)
Merkatu edo lehia askea salneurriak eskariaren eta eskaintzaren bitartez ezarrita dauden merkatuaren egoerari deritzo, salneurriak finkatzeko enpresa lehiakideen artean hitzarmenak oztopatuz eta estatuaren esku-sartze nabarmenik gabe, zerga-bilketa izan ezik. Lehia askea kontsumitzaileak ordaindu beharreko salneurriak murrizten ei ditu, bereziki oligopolioaren eta monopolioaren aldean. Oro har, lehia askean oinarritzen ekonomiari merkatu-ekonomia deritzo.