Merkataritza ganberak elkarte pribatuak eta zuzenbide publikoko erakundeak dira. Probintzia bakoitzeko merkatariek eta enpresa-jabeek sortzen dituzte elkarte hauek, haien ondasunak babesteko. XIX. mende bukaeran sortu ziren.

Bilboko Merkataritza Ganbera.

Eginkizunak

aldatu

Merkataritza-ganberetako eginkizunak, besteak beste, hauek dira:

  • Herrietako merkataritza sustatzea.
  • Txostenak eta estatistikak egitea.
  • Software askea sustatzea.

Ganberek tartekaritzako lanak egiten dituzte. Lan hauek elkarteentzako garrantzi handia daukate, izan ere, elkarteen helegiteen ebazpenak arin eta kostu gutxiarekin lortzen dituzte.

Merkataritza-ganberek kideentzako aldizkari ekonomikoa egiten dute. Aldizkari honekin kideek albiste ekonomikoak jasotzen dituzte. Hortaz, kideek elkarteen egoera eta helburu berriak jakiteko aukera daukate.

Merkataritza-ganberek prestakuntzan lan ugari egiten dute. Honela, langileek prestakuntza eguneratua lortzen dute. Adibide bat: hizkuntzak ikasteko edo eguneratzeko ikastaroak antolatzen dituzte.

Merkataritza-ganberak munduko herrialde gehienetan daude, garrantzi handiko elkarlanak lortzen dituzte.

Baiezta daiteke, merkataritza-ganberek sortu zirenetik ekonomi arloan lan eskerga egin dutela. Horregatik, gaur egun, krisi ekonomikoari aurre egiteko, haien lana garrantzi handikoa da.

Finantziazio iturriak

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
PFEZak nola funtzionatzen duen ulertzeko bideoa.

Ganberen finantzabideak bi iturri ditu:

  • Batetik, sozietateen, PFEZ eta jarduera ekonomikoko zergei gainordaina jartzen dizkiete.
  • Bestetik, enpresei zerbitzuak ematen dizkiete, baita administrazioekin itun elkarlanak egiten dituzte ere. Sarrera guztietatik, hauek, gutxi gora-behera %66a izaten dira.

Ganberen gastuei kontrol zorrotzak egiten dizkiete.

Euskal Herriko ganberak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu