Mercedes-Benz A Klasea

Mercedes-Benz A Klasea C segmentuko premium auto bat da (aurreko belaunaldietan B segmentuko monobolumen bat izan zen), Mercedes-Benz fabrikatzaile alemaniarrak ekoitzia 1997. urtetik. Aurreko trakzioa duen markaren lehen modeloa da, eta motor guztiak lau zilindrokoak dira lerroan. A klasearen motorra aurrealdeko zeharkako posizioan dago, eta hori ere ezohikoa da Mercedes-Benz-en modeloetan. A klasea da markara sartzeko modeloa.

Mercedes-Benz A Klasea
EkoizleaMercedes-Benz Group
MarkaMercedes-Benz (mul) Itzuli
Segmentuacompact car (en) Itzuli eta subcompact car (en) Itzuli

Bere lehen bi belaunaldietan A Klasea B segmentuko monobolumen bat izan zen. Tamaina handia izan arren, Audi A2, Mini eta Volkswagen New Beethole modeloen antzekoa da. A Klaseko hirugarren belaunaldia C segmentura hazi zen, eta bost ateko hatchback karrozeria hartu zuen; beraz, orain, zuzenean lehiatzen da BMW 1 Saila eta Audi A3 modeloekin. CLA Klasea hirugarren belaunaldiko A Klaseko lau ateko sedan bertsioa da. Honetan maletategiaren edukiera handitu dute.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu