Menstruazioaren aurreko sindrome

hilekoaren aurretik gertatzen diren aldaketa fisiko eta psikikoak

Emakumearengan, menstruazioaren aurreko sindromea edo hilekoaren aurreko sindromea[1] hilekoaren aurretik gertatzen diren aldaketa fisiko eta psikikoak dira, menstruazioarekin desagertzen direnak. Emakumeen % 40k hilekoaren aurretik agertzen diren sintoma aldakorren taldea da, eta horien % 10 akututzat jotzen dira. Robert Frank doktoreak 1931n definitu zuen lehen aldiz sindrome mediko gisa.

Menstruazioaren aurreko sindrome
Deskribapena
Motafemale reproductive system disease (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaGinekologia
Sintoma(k)mialgia, artralgia, buruko mina
betealdia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakazido mefenamiko, Ibuprofeno, pamabrom (en) Itzuli eta parazetamol
Identifikatzaileak
GNS-10-MKN94.3
GNS-9-MK625.4
DiseasesDB10513
MedlinePlus001505
eMedicine001505
MeSHD011293
Disease Ontology IDDOID:727

Sindromearen kausari buruzko teoriak aldaketa hormonaletan, nutrizioan eta estresean oinarritzen dira.[2] Zenbait emakumetan, itxuraz estrogeno-mailen aldaketen eraginez, hilekoa baino egun batzuk lehenago (bost-hamar bat egun lehenago normalean) agertzen diren aldaketa hormonal eta sintoma intentsitatez pixkanaka progresiboen multzoa da. Sabeleko distentsioa, bularretako tentsioa, buruko minak, suminkortasuna eta pisu-irabaztea (kasu batzuetan orpoetako edemekin lotua) dira zeinurik ohikoenak.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
  2. (Gaztelaniaz) Regader, Bertrand. (2019). Síndrome premenstrual: ¿en qué consiste esta afectación?. .
  3. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.