Menpekotasun emozional

Menpekotasun emozionala, familia, bikote, adiskide… harreman artean azaleratzen den egoera psikologikoa da.

Definizioa aldatu

Harreman mota hauek ezegonkorrak, kaltegarriak eta des- orekatuak izateagatik ezaugarritzen dira, zeintzuetan menpekoa den horrek bestea idealizatzen duen bere burua makurtuz.

Menpeko direnentzat egoera honek modu negatiboan eragiten du haien autoestimuan eta osasun fisiko zein mentalean. Hala ere, nahiz eta harremanak haiengan sufrimendua eta ondoeza eragin, horrekin amaitzeko ezgai sentitzen dira.

Bakardadeari eta hausturari beldur handia daukate eta gertatzekotan, abstinentzia sindromea deritzon egoera ematen da: harremanera bueltatzeko desira handiak jakinda zein mingarria izan den, pentsamendu obsesiboa, antsietate eta depresioa. Azken sintoma hauek harreman berri bat agertzen denean bat-batean desagertzen dira, aurrekoa ordezkatuz, izan ere, maitatuak izateko behar handia daukate eta afektu hori haien bizitzan zeharrezko bikote harremanetan bilatuz joango dira.

Harreman mota hauetan, bikotekidea segurtasuna ematen duen figura bezala sumatzen da, horregatik oso zaila izaten da hortik ateratzea eta garatzen den atxikimendu mota antsietatea sortzeagatik eta anbibalentea izateagatik ezaugarritzen da.


Bikotezko harremanetan, hiru mailatako loturak existitzen dira:

  • Lotura afektibo egokia: maitasun osasuntsua, eman eta jasotzeaz kontzientzia dagoenean.
  • Gehiegizko lotura afektiboa (berezkoa): pertsona ez da gai beste pertsonekin harremanak sortzeko.
  • Gehiegizko lotura afektiboa (neurrigabekoa): Afektua gabezi emozionalak betetzeko erabiltzen da da, horregatik modu patologikoan ematen da.

Menpekotasunak, bere diagnostikoa garatzea zailtzen dituen sintomak ekartzen ditu, hala nola, depresioa, trastorno obsesiboak edota des-egokitzapen sindromeak.

Terminologia aldatu

Menpekotasun emozionalak izen ezberdinak hartzen ditu literaturan, artikulu akademikoetan edota auto- laguntzarako liburuetan. Nahiz eta terminologiari dagokionez desadostasunak egon, autore gehienak oinarrizko ezaugarri batzuetan ados daude.

Gaiarekiko autore esanguratsuena Jorge Castelló da, izan ere, esplizituki hitz egiten du menpekotasun emozionalaren inguruan. Walter Risok-ek berriz atxikimendu afektibo kontzeptua erabiltzen du menpekoa de pertsonak jasaten dituen arazoak adierazteko. Asko erabiltzen den beste termino bat, maitasunarekiko adikzioa da, sustantziarik gabeko adikzioen barruan kokatzen dena. Ez dago zalantzarik menpekotasun emozionalaren eta maitasunarekiko adikzioaren artean dauden antzekotasunen artean, hala ere, zenbait autorek honelako berezitasunak adierazten dituzte:

Adikzioa ezaugarri moduan: Bikotezko harreman guztietan errepikatzen den eskema da.

Menpekotasun emozionala egoera moduan: Ez da bikotezko harreman guztietan ematen, baizik eta testuinguru konkretu batean.

Terminologia alde batera utzita, esan beharra dago teoria gehienak praktika terapeutikotik jaio direla baina zilegitasun zientifikorik ez dutela. Hau da, honen inguruko ikerketak ez dira apenas existitzen, segur aski sentimenduak eta afektuak ekartzen duten konplexutasun mailagatik. Horrez gain, ohikoa da menpekotasun emozionala nortasun trastorno bezala klasifikatzea eta horrek kronifikatzea eramaten gaitu,  honen inguruko ebidentzia zientifikorik ez daudelarik. Gainera, ideia honek menpekoa den horri arazoari aurre egiteko aukerarik ez daudela sinestarazi egiten dio. Psikologiaren baitan ematen diren bestelako arazoen kasuan bezala, menpekotasun emozionalari aurre egiteko lehenengo pausua horretaz kontziente izatea da, baina maitasuna mitifikatzen duen jendarte batean bizi gara eta horren ondorioz osasuntsuak ez diren zenbait jarrera normalizatu ditugu.

Psikologiaren baitan ematen diren bestelako arazoen kasuan bezala, menpekotasun emozionalari aurre egiteko lehenengo pausua horretaz kontziente izatea da.

Menpekotasun emozionalaren ezaugarriak aldatu

  1. Autoestimu baxua: bikotezkoa, harremanean islatzen dena.
  2. Beldurra bakardadeari: Ez dute haien bizitza beste pertsona bat alboan izan gabe irudikatzen eta egoera horrek deserosotasuna eta antsietatea sorrarazten die.
  3. Gogo-aldarte disforikoa: Erruduntasuna, hutsune sentsazioa, antsietate eta depresioa… ematen da eta bikote baten presentziarekin aldatuko direlaren ideia uste da.
  4. Lehentasunezko harremana gainerako harremanen zein bizitzako alderdien gainean.
  5. Bikotearenganako etengabeko kontaktua izateko beharra. Menpekoa den horrentzat idealena ahalik eta denbora gehien bere bikotearekin igarotzea izango zen eta hori posiblea ez denean telefonoa zein beste baliabideen bidez kontaktua mantentzeko jarrera egoten da.
  6. Norbanakoaren deuseztapena bikotea atsegindu nahian.
  7. Esklusibotasunerako nahia.
  8. Gustukoak izateko beharra, ez bakarrik hurbilekoengandik baizik eta orokorrean. Jendearen kritikak larritzen dituzten eta etengabeko onarpena bilatzen dute.
  9. Gaitasun sozialetan gabeziak, asertibitaterako zailtasunak. Bakarrik eroso sentitzen dira haien bikoteaz hitz egiten dutenean.
  10. Mendekotasun rola bikotearen baitan. Honek ez du esan nahi kontrako rola hartu ez dezaketenik, izan ere, menpekotasun emozional dominantea existitzen da ere.

Bikotearen ezaugarriak aldatu

  1. Autoestimu altua: auto-kontzeptu positiboa daukaten pertsonak dira, haien buruari gehiegizko balioa ematen diote eta menpekoa denari gutxiesten dutelarik.
  2. Rol dominantea. Jarrera hotza eta mespretxuzkoa izan ohi dute eta haien bikotearekiko interes baxua adierazten dute. Botere harremana haien frustrazioak deskargatzeko erabili ohi dute, zenbaitetan indarkeri fisiko zien berbala erabiliz.
  3. Haien bikotearekiko afektu gutxi adierazten dute. Manipulatzaileak, posesiboak, eta gezurtiak izateagatik ezaugarritzen dira. Beraien bikoteari esklusibotasuna eta fidelitatea eskatzen diote baina beraiek dituzten arau berdinak errespetatzen. Haien bikoteek banaketari dioten beldurra haien onurarako tresna bezala erabili ohi dute.
  4. Ohikoa da nortasunarenganako trastorno nartzisista pairatzea, bestelako pertsonak haien ego propia elikatzeko erabiliz.
  5. Gaitasun sozialen aldetik trebeak dira jendearentzat erakargarriak izateko.


Egia da ez direla zertan ezaugarri hauek bikote guztietan eman behar eta izan daiteke menpekoa den horrek, bere harremantzeko eta dituen jarrerak direla eta, bere bikotekidean aipaturiko jarrerak izatea erraztea.

Harremanaren faseak aldatu

  1. Harremanaren hasiera: Haien interesekoa den norbait ezagutzen dutenean neurrigabeko poztasuna azaleratzen dute. Horrek, hasieratik etorkizunari begira espektatibak sortzera eramaten die.
  2. Sumisioaren fasea: Bikotea idealizatzen eta horrengana oinperatzen dira. Momentu honetan des- orekak garatzen hasten dira eta batek rol dominantea eta besteak menpekoaren rola hartzen du.
  3. Harremanaren hondatzea: Tratu txar psikiko zein fisikoak ematen dira menpekoaren gainean eta horren ondorioz, haren segurtasunik eza eta autoestimu baxuak hazten dira afektuaren beharrarekin batera.
  4. Banaketa: Dominatzailearen erabakia izan ohi da eta menpekoa den horrek harremana konpontzen saiatuko da, nahiz eta hura sufrimendua ekarri.
  5. Harreman berrien sorrera: Menpekoa den horrentzat ez dute garrantzi handirik hartzen baina bakardadetik ihes eta sarritan aurreko bikotea ordezkatzeko egiteko erabili ohi dira.
  6. Zikloaren ber-hasiera: Menpekoa den horren haren gustukoa den beste pertsona bat aurkitzen duenean zikloa berriro hasten da, eta horrekin batera idealizazio prozesua eta  sumisiozko jarrerak.

Abstinentzia sindromea aldatu

Menpekoa den pertsonarentzat sufrimendu itzela bihurtzen da bikotearekin amaitzeak. Hona hemen garatzen diren zenbait sintoma:

  • Aurreko bikotearekiko pentsamendu obsesiboak, momentu onak gogoratuz eta txarrak ahaztuz.
  • Aurreko bikotearekiko kontaktua izateko etengabeko beharrizana.
  • Larritasuna, etsipena eta antsietatea.
  • Negar egiteko etengabeko beharra, tristura eta askotan depresioa.
  • Harremana berriro ezartzeko etengabeko ahaleginak, duintasuna alde batera utziz.
  • Lo egiteko zailtasunak.

Bikotekide dominatzailea menpekoa denarekin kontaktuan jartzen bada eta berriz bateratzeko espektatibak sorrarazten badizkio, aurretik aipaturiko sintoma guztiak desagertuko dira.

Menpekoa den horrek abstinentzia sindromea biziko du edozein bikoterekin harremana amaitzerakoan, intentsitatea maila ezberdinetakoa izan daitekeelarik, baina prozesua modu egokian kudeatzen bada sintomak desagertzen doaz denborarekin. Kasu guztietan, sintomei aurre egiteko, ezinbestekoa da pertsona horrekiko inolako kontakturik ez izatea eta hau nahiko zaila izaten da menpekoarentzat.

Abstinentzia sindromeak suposatzen duen ondoeza dela eta, menpekoa den horrek bi jarrera izan ohi ditu; alde batetik harremana berreskuratu nahi izatea eta beste aldetik, hutsunea ordezkatuko duen pertsona berria aurkitzea. Bi kasuetan bat-bateko ezinegona desagertzen da baina erroko arazoari ez zaio aurre egiten eta maitasuna sufrimenduz bizitzen jarraitzen da.

Bibliografia aldatu

  • Bisquerra Alzina, R. Educación para la ciudadanía: el enfoque de la educación emocional.
  • Castelló Blasco, J. Dependencia emocional: características y tratamiento.
  • Castelló Blasco, J. La superación de la dependencia emocional.
  • Castelló Blasco, J. El miedo al rechazo en la dependencia emocional y en el trastorno límite de la personalidad.
  • Congost. S. Manual de dependencia afectiva.
  • Congost. S. Cuando amar demasiado es depender.
  • De la Villa Moral Jiménez, M y Sirvent Ruiz, C. Dependendencias sentimentales o afectivas: etiología, clasificación y evaluación.
  • DSM-IV-TR. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales.
  • Estela Retana Franco, B y Sánchez Aragón, R. El amor como adicción: la visión de los adolescentes y de los adultos.
  • López Sánchez, F. Desarrollo afectivo y social.
  • Mallor Plou, P. Relaciones de dependencia: ¿Cómo llenar un vacío existencial?
  • Riso, W. ¿Amar o depender?: cómo superar el apego afectivo y hacer del amor una experiencia plena y saludable (9edª).
  • Erik Lozao, W. Los límites del amor: cómo amar sin renunciar a ser tu mismo (3ªed).
  • Ruiperez, D y L. Lobo. L.Mi mente es mi enemigo.
  • Sirvent, C y Villa Moral,M. La dependencia sentimental o afectiva.

Kanpo estekak aldatu