Meninak

Diego Velázquezen margolana

Meninak (gaztelaniaz Las Meninas) Diego Velázquezek 1656an egindako margolana da, egun Madrilgo El Prado museoan dagoena. Koadro honek osaera konplexu eta misteriotsua dauka, errealitateari eta ilusioari buruzko galderak dakartzana, bertako irudien eta ikuslearen arteko erlazioa bitxia baita. Konplexutasun horiek direla eta, Meninak Mendebaldeko margolanik entzutetsuenetakotzat jotzen da, eta erruz izan da aztertua[1] .

Meninak
Las Meninas, by Diego Velázquez, from Prado in Google Earth.jpg
Jatorria
SortzaileaDiego Velázquez
Sorrera-urtea1656
Jatorrizko izenburuaLas Meninas (Selbstporträt mit der königlichen Familie), Las Meninas eta Las Meninas (The Maids of Honor)
MugimenduaBarrokoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak318 (altuera) × 276 (zabalera) cm
Genero artistikoagroup portrait (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass48C5111, TERESA VON SPANIEN) 61B2(MARGARITA TERESA VON SPANIEN), 31A511, IV ) 61B2(PHILIPP IV ) eta ANNA VON ÖSTERREICH) 61B2(MARIA ANNA VON ÖSTERREICH)
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
Espainia
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001174
Historia
ErakusketakEuropeana 280

Espainiako Filipe IV.aren jauregiko gela handi bat ageri da koadroan, bertan errege-erreginen gorteko zenbait pertsonaia daudela, hainbat adituren ustetan, argazki batean bezala irudikatuak[2]. Haietako batzuk ikusleari begira daude, eta, beste batzuk, berriz, haien artean darabiltza. Margarita infanta gaztea margolanaren erdian dago, ohorezko damak (meninak, hain zuzen ere) inguruan dituela, baita beste pertsonaia batzuk ere, tartean bi nano eta zakur bat. Haien atzean, Velázquez bera ageri da, koadro handi baten atzetik lanean. Margolariak aurrera begiratzen du, ikuslearengana. Atzeko aldean ispilu bat dago, erregearen eta erreginaren soinak islatzen dituena. Haiek koadrotik kanpo leudeke, ikuslearen tokian edo.

Aurrealdeko pertsonaiak pintzelkada luze eta arinen bidez gorpuztu dira, argiaren ukitu xume batzuekin. Atzera egin ahala galtzen da bereizmena, eta atze-atzean daudenak ilunpean geratu dira ia. Teknika horri esker, halaber, hodei antzerako giroa antzematen da lanaren goiko partean, osaeraren zatirik goraipatuenetakoa. Irudikatutako tokia ohi baino konplexuagoa gauzatu du Velázquezek hemengo honetan, sabaia dakarren bakarra baita. Leihoetako zangoek eta eskuineko hormako koadroek areagotu egiten dute giroaren sakona.

ErreferentziakAldatu

  1. Marías, Fernando (1999). Velázquez. Pintor y criado del rey. Madrid: Nerea. ISBN 84-89569-33-9.
  2. 1855ean, William Stirling-ek honela idatzi zuen: "Agidanez, Daguerreren asmazioari aurre hartu dio Velázquezek, eta, benetako gela bat eta benetako pertsonak hartuta, zeuden bezala, betiko paratu ditu oihalaren gainean." López-Rey (1999), Vol. I, p. 211.

Kanpo estekakAldatu