Mendeku Itxua

Euskal musika taldea

Mendeku Itxua, Usurbilgo (Gipuzkoa) musika talde bat da. Talde bezala 2003ko irailean elkartu zen.

Mendeku Itxua
Datuak
JatorriaUsurbil (Gipuzkoa)
Musika motametal
Urteak2003 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar, Baga-Biga
Taldekideak
Ixak Arruti
Ander Aizpurua
Iñigo
Martin Larrañaga
Badok: mendeku-itxua Musikasten: mendeku-itxua

Ibilbidea

aldatu

Lau partaideak usurbildarrak eta betidanik ezagunak izanik ez zitzaien zaila egin elkar ulertu eta elkarrekin lehen akorde eta erritmoak egiten hastea. Behin 4 bat abesti sortuak zituztela, bertsio batzuen laguntzaz 2004ko ekainean hasi ziren kontzertuak ematen eta ordutik hainbat kontzertu ematen eta abesti berri batzuk egiten aritu dira. Musika estilo finkorik hartu gabe hasi ziren, bakoitzak momentuan sentitzen zuenaren arabera abestiak sortuz eta… horrela dabiltza, pixkanaka estilo propio bat jorratzen, beti ere “heavy” kutsua izaten duten arren.

2006an grabaketetan sartu eta "Gure oihua" lehen diskoa plazaratzen dute, Garate Estudioetan grabatua Kaki eta Martxel Arkarazorekin grabatua. Diskoa hau "Ortots burdin hotsak" diskoetxe independentearen laguntzaz mugitzen da, Durangon ere egon delarik.

2007an "Bide Galduan" abestiaren bideoklipa argitaratzen dute, "PausoBatDesign"en eskutik Gasteizen grabatua izan dena. Hainbat telebista programetan ipintzen dute: eKlipsea, Musikantoi, Sut&Blai eta abar....

Hainbat kolaborazio egin dituzte, hala nola: Ipar Haizea Zarauzko taldearentzat, Gaueko Itzalak taldearentzat, eta abar...

Denbora galdu gabe, 2009an ‘Indarrak Batuz’ bigarren diskoa plazaratu zuten, kritika bikainak jaso zituena.

2010ean, ‘Piztien Pare’ hirugarren lana grabatu dute Usurbilgo HiGain estudioetan, Haritz Harreguy teknikari ezagunaren laguntzarekin. Etxean eta etxekoekin prestaturiko lana orain zuzeneko emanaldietan bideratzen dabiltza.

2013an Ixakek Izeberg sortu zuten.

Partaideak

aldatu
  • Ixak: Ahotsa eta gitarra
  • Ander: Gitarra eta koroak
  • Iñigito: Baxua
  • Martin: Bateria

Diskografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu