Melologoa antzerkiko azpigenero bat da, pertsona bakarrekoa, hau da, pertsona bakarrak protagonizaturikoa. Pertsona honek monologo bat garatzen du, eta, emozio gehieneko pasaiak, laguntza musikal batekin azpimarratuak dira. Musika honek, aldi berean, pasaia bat eta beste baten arteko trantsizio gisa ere balio du.

Formula dramatiko hau Jean-Jacques Rousseau idazle frantziarrak asmatu zuen, bere Pigmalionekin. Melologoa Espainia eta Hispanoamerikatik zabaldu zen XVIII. mendearen azken herena eta XIX. mendearen lehen herenaren artean. Ondoren, gainbehera joan zen. Gazteleraz idatzitako melologo batzuk Guzman el Bueno Tomas de Iriarterena eta Unipersonal del arcabuceado, Jose Joaquin Fernandez de Lizardirena dira.

Kanpo estekak aldatu