Meloi

Meloia» orritik birbideratua)

Meloia (Cucumis melo) Cucumis generoko eta Cucurbitaceae familiako landare-espezie bat da. Meloiaren jatorria iparraldeko Indian dagoela uste dute.

Meloi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCucurbitales
FamiliaCucurbitaceae
LeinuaBenincaseae
GeneroaCucumis
Espeziea Cucumis melo
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmeloi, muskmelon (en) Itzuli, cantaloupe (en) Itzuli eta muskmelon juice (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Deskribapena aldatu

Hostoak handiak ditu, eta lore horiak. Angurriaren antza baina mami eta hazi horiak ditu.

Meloiaren fruituak 1-4 kilokoak izan ohi dira. Meloiaren forma oso aldakorra da, esferikotik luzangaraino; azala zimurtsua da. Mami gorri, laranja kolorekoa dauka, trinkoa, ehundura sendokoa eta zapore gozokoa.

Meloi landarea monoikoa da, hau da, lore arrak eta emeak ditu ale berean. Lore distiratsu eta koloretsuak dauzka, baina bizitza laburrekoak: zenbaitetan egun batez besterik ez dira irekitzen.

 
Cantaloupe motako meloia.