Melishikhu
Melishikhu edo Melishipak, Babiloniako errege bat izan zen, Adad-shuma-usur erregearen oinordekoa izan zen K.a. 1188an, eta hamabost urtez gobernatu zuen.
Melishikhu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XIII. mendea | ||
Herrialdea | Babilonia | ||
Heriotza | K.a. XII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Adad-xuma-usur | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Kasita | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Babiloniar oinordekotzaren arazoa, elamitar igihalkidek aldarrikatzen zutena, elamitar dinastia berri baten, sutrukiden tronuratzearekin gainditua geratuko zela zirudien. Melishikhuren arreba bat, Sutruk-Nakhunterekin ezkondu zen, sutrukidar dinastiako bigarren erregea. Baina erregealdi honetan, edo bere seme eta oinordeko izan zen Marduk-apla-idina I.arenean, Sutruk-Nakhuntek, ziuraski, aipatu gabeko Babiloniar errege bati gutun bat idatzi zion (Berlingo museoan kontserbatua), tronua aldarrikatuz, eta, horren ondorioz, Mesopotamiarako lehen espedizioak zuzendu zituen. Idazkunengatik, Akad, Babilonia eta Eshnunna arpilatu zituela ezagutzen da, azkenetik, Manishtusuren estatuak ekarri zituelarik, eta, Susara, Hammurabiren Kodea eta Naram-Simen estela eraman zituen.
Bere oinordekoa, bere seme Marduk-apla-iddina izan zen.
Aurrekoa Adad-shuma-usur |
Babiloniako erregea K.a. 1188-K.a. 1173 |
Ondorengoa Marduk-apla-iddina |