Greziar mitologian, Meletea edo Melete (Entsegua, meditazioa), lehen hiru musen artean lehena da, Aedea edo Aede eta Mneme edo Mnemearekin batera.

Meletea
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaZeus
Anai-arrebakMneme eta Aedea

Meletea, Pentsamendu, Ideia eta Irudimenaren musa da, bere buruan, ideia kreatiboaren zirriborroak eratzeaz arduratzen dena, hau, beranduago, lan artistikoan berez amaituko dena, bere beste bi ahizpen laguntzarekin batera.

Olerkariek, gauza edo lan artistikoak, Meletearekin jaiotzen direla uste dute, lan artistiko oro, bere izaera edozein dela ere, hasiera batean, artistaren buruan formarik gabeko ideia bat baita. Meleteak modu abstraktuan pentsatzen du, eta sorreraren lana Mnemeari eta exekuzioarena Aedeari uzten dio.

Meletea, orohar, pentsatzen ari den neska bat bezala irudikatzen da, ezerezera edo infinitura begiratuz eta hatz bat ezpainetan jarria duela.

Kanpo estekak aldatu